AKTUALITATEA


| 2022-06-12 20:04:00

Bildu eguna ospatu genuen atzo Leioan, eta horren baitan ekitaldia burutu genuen Leioako Bilgune berria inauguratzeko. EH Bilduren komunitatea berriz elkartzeko aitzaki paregabea.

Ekitaldia txistu doinuekin hasi zen Leioako txistulariei esker. Horren ostean, txalapartaren soinuekin  eta  bertsoekin jarraitu genuen. Iholdi eta Ibabe portugaldarrek (Leioan dantza taldean aritutakoak) sekulako abesti politak oparitu zizkiguten.

EH Bildu Leioaren  izenean Eguzkiñe Agirre zinegotziak eta Diego Gonzalez herriko koordinatzaileak hitzegin zuten. Horren ostean Iker Casanova parlamentariak, eta EH Bilduren Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia izango denak hartu zuen hitza, egoera poltikoaren balantze txikia egiteko, eta hurrengo erronkei ilusioz aurre egin behar diegula aldarrikatzeko.