AKTUALITATEA


| 2022-09-28 13:18:00

EH Bilduk Radoslaw Fronc, Espainiak Krakovian duen ohorezko kontsula, Legebiltzarrean ager dadila eskatu du, Pablo Gonzalez euskal kazetaria aske geratzeko Polonian egiten ari diren gestioak azaltzeko. Izan ere, Josu Estarronak gogorarazi duenez, pasa den maiatzean federazio independentistak berak, EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemos-IUk euskal instituzioei eta Gobernu espainolari eskatu zieten Gonzalezen eskubideak aldarrikatzeko eta gestioak egiteko haren auziak berme guztiak izan zitzan eta pairatzen ari den bidegabekeria amaitu zedin. Estarronak beharrezkotzat jo du ohorezko kontsularen agerraldia, “Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkariok, Pablo Gonzalezen egoeraren inguruan egiten ari diren gestioen berri lehen eskutik izatea garrantzitsua delako, azalpenak eta informazio osoa edukitzeko”.

EH Bilduko legebiltzarkideak berretsi du euskal kazetaria pairatzen ari den bidegabekeria “prentsa eta adierazpen askatasunaren aurkako eraso guztiz onartezina” dela, “oinarrizko eskubideen urraketa nabarmena, nazioarteko erakunde ugarik salatu duten bezala”, eta instituzioen esku-hartzea eskatu du berriz ere Poloniak lehenbailehen aske utz dezan.