Legebiltzarra

Albisteak

EH Bilduk mozioa aurkeztu du Urkulluk atzera egin eta Emakunde Lehendakaritzara itzul dadin


Oihana Etxebarrietaren irudiko, Emakunden eginiko akatsa zuzentzeko aukera galdu du gaur Urkulluk, feminismotik aho batez eginiko kritikei muzin egin baitie.

| 2020-10-02 15:43:00

EH Bilduk mozioa aurkeztu du gaur Emakunde Lehendakaritzara itzul dadin, hori baita bermea, Oihana Etxebarrietak azaldu duenez, berdintasunak zeharkakotasuna eta zentralitatea izan ditzan Jaurlaritzaren jardunean. Legebiltzarkideak horren inguruko interpelazioa egin dio Urkulluri, eta gogora ekarri dio feminismotik bai adituek, bai Emakundeko zuzendari ohiek aho batez kritikatu dutela Gobernu egitura berrian erakunde hori Lehendakaritzatik kanpo uzteko haren erabakia. Mozioaren bitartez, EH Bilduk atzera egiteko beste aukera bat emango dio Urkulluri, gaur muzin egin baitie jaso dituen kritika guztiei.
Etxebarrietaren esanetan, lehendakariak “oso argi erakutsi du nolako elkarrizketa eta nolako elkarlana nahi duen mugimendu feministarekin, Emakunderen Aholku Batzordearekin eta Emakundeko lehendakari izandako pertsona guztiekin”. Emakunde Lehendakaritzatik kanpo uzteko bere erabakiak sortu duen ezinegonaren aurrean, Urkulluren erantzunak “ez du ez azalpen argirik, ez errektifikaziorik eskaintzeko aukerarik ere ematen”. Eta hori “Gobernutik kanpo inor ez denean bere jarrera defendatzera atera; inork ez du bat egin horrekin”.