Larrabetzu

Albisteak

EHBILDUREN MOZIOA


Azaroko plenoan eztabaidatzeko

| 2020-11-16 11:03:00

BIZKAIKO BELAUNALDI BERRIKO BANDA ZABALEKO

SAREAK HEDATZEKO DIRU-LAGUNTZEI BURUZKO MOZIOA LARRABETZU

 

Udaleko EH Bildu taldeak ondoko MOZIOA aurkezten du hurrengo Osoko Batzarrean eztabaidatua izan dadin:

 

ARRAZOIKETA

 

Bizkaiko Foru Aldundiak urriaren 6an argitaraturiko 88/2020 Foru Dekretuak 2020. urtean Bizkaiko Lurralde Historikoko biztanle gune sakabanatuetan belaunaldi berriko banda zabaleko sareak hedatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onesten ditu, eta horien arabera, diru-laguntza horien onuradunak telekomunikazio-operadoreak soilik izan daitezke. Belaunaldi berriko banda zabaleko sareak biztanle guztiengana hedatzeko asmoa eta interesa udalek ere badituzte.

 

Zentzu horretan, garrantzitsua da udalek ere digitalizazio-prozesuan parte-hartzea. Bestalde, internet bizkaitar guztion eskura egon dadin, baliabide ekonomikoen falta sortutako arrakala digitalari ere aurre egin behar diogu.

Hori dela eta, LARRABETZU Udaleko EH Bildu taldeak ondoko Mozioa aurkezten du: MOZIOA LARRABETZUko Udalak eskatzen du

 

1. Bizkaiko Foru Aldundiari belaunaldi berriko banda zabaleko sareak garatzeko diru-laguntzetako lerroa zabaldu dezala, udalei zuzenduta, beraiek sare publikoak gara ditzaten.

 

2. Eusko Jaurlaritzari, beste erakundeekin elkarlanean, arrakala digitala gainditzeko eta kalitatezko Internet zerbitzua herritar ororentzat bermatzeko neurriak har ditzaten.

 

3. Eusko Jaurlaritzari. Aldundiari eta herritarrei akordioaren berri ematea LARRABETZU, 2020ko azaroaren 11an