Larrabetzu

Albisteak

EH BILDUK LARRABETZUKO UDALEAN AURKEZTEN DUEN MOZIOA UDAL FORU FUNTSA ETA ZORPETZEAREN INGURUAN


| 2020-11-18 12:30:00

EH BILDUK LARRABETZUKO UDALEAN AURKEZTEN DUEN MOZIOA UDAL FORU FUNTSA ETA ZORPETZEAREN INGURUAN

COVID19aren pandemiak sortutako krisiak gogor eragin du udalen egunerokotasunean, eta batez ere, udalek 2020rako eginiko aurreikuspenetan.

Udalek beraien aurreikuspenak alde batera utzi eta beste lehentasun eta beharrizan batzuei egin behar izan diete aurre: herritarren osasun segurtasuna bermatzeko neurriak hartzea, garbitasunean zerbitzu gehigarriak ezartzea, gizarte politiken arloan sortutako beharrizan berriei erantzutea, herrietako komertzio eta zerbitzuei laguntzea,... Alarma egoeraren ondorioz udal zerbitzu asko bertan behera uzteak ere galera ekonomikoak eragin ditu udaletan.

Inbertsioak berrantolatzeaz gain, udalek diru sarreretan ere aldaketak jasango dituzte: batetik, tasa eta prezio publikoen bitartez lortzea aurreikusten zituzten sarrerak murriztuko dira; eta bestetik, foru finantza funtsaren bidez jaso beharko luketen diru kopurua ere asko murriztuko da. Udalek finantziazio egonkorra eta nahikoa behar dute.

Bizkaiko aldundiak erabaki zuen udalei 2020rako bideratzea aurreikusten zen foru funtsetik %20 murriztuko zitzaiela azken bi hiruhilekoetan. Baina 2020ko urriaren 15ean egindako Finantza Kontseiluan diru bilketa %13,3 jaitsiko zela adierazi zen. Honez gain, udalek foru funtsa hauen likidazioa negatiboa izanez gero, 2021. urtean malgutasuna behar dute hau ordaintzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak berriki onartu duen ildotik. Bestetik, udalek dituzten erronkei aurre egiteko zorpetzeko aukera izan behar dute.

 

LARRABETZUko udalbatzak ondokoa adosten du:

 

1. Bizkaiko oru Aldundiari eskatzen dio, azaroan egingo den foru funtsaren ordainketa 2020ko urriaren 15eko Finantza Kontseiluan informatutako aurreikuspenekin koherentzian burutu dadila. Hau da, azken hiruhilekoaren ordainketan aurreikusitakoaren %13,3ko jaitsiera aplikatu dadila gehienez; eta era berean, aurreko hiruhilekoan egin ziren murrizketak (%20rainokoak) konpentsatu daitezela udalen aldeko saldoa ordainduz.

 

2. Bizkiko Foru Aldundiak 2020ko foru funtsaren behin betiko likidazioa egiterakoan Foru Aldundiaren aldeko saldoa egonez gero, udalek hurrengo

 

3 urteetan ordaindu ahal izateko aukera eman dezala eskatzea. 3. Bizkaiko Foru Aldundiari Udalen zorpetzeko aukera zabal dezala eskatzea, zorpetzeko ahalmena udalekin %50ean elkarbanatuz.

 

4. Erabaki hau Bizkaiko Foru Aldundiari eta EUDELeri eta herritarreei jakinaraziko zaio.