Larrabetzu

Albisteak

AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA


ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

| 2020-11-20 09:01:00

AZAROAK 25, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA

 

 Larrabetzuko Udal honek, bere egiten du gure lurralde, herrialde eta herriak, indarkeria matxistarik gabeko gune gisa eraikitzeko ardura. Eta lehentasunezko konpromiso politikoa berresten du, egiturazko jatorria duen indarkeria matxistaren kontrako borrokan.

 

Aparteko une batean bizi gara. Osasun egoerak foku guztiak bereganatu ditu eta horrek gure bizimoduan eragin itzela izan du. Egoera honetan bereziki kaltetuak izan dira indarkeria matxistaren biktimak.

 

Krisi honetan beste indarkeria mota batzuk ere areagotu dira, haien artean ekonomikoa Erakunde gisa, gure betebeharra da emakume hauei eta haien seme-alabei behar duten arreta bermatzea.

 

Krisia ez da aitzakia izango aurrekontuak izozteko edo murrizteko. Indarkeria matxistari aurre egiteak lehentasuna izaten jarraitu behar du, eta beraz, prebentzioa lantzen jarraitzeko beharrezko diren baliabideak martxan jarri behar ditugu. Era berean, mugimendu feministaren eskutik lanean jarraitu behar dugu.

 

Gogoan ditugu aurten Euskal Herrian hil dituzten 4 emakumeak, denak konfinamenduaren hilabeteetan. Errealitate sozial larria da, denok interpelatzen gaitu, eta ez dugu eta ezin dugu beste alde batera begiratu behar. Erakundeok erantzukizun berezia dugu horretan. Horregatik, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egun honetan, sendo adierazi nahi dugu Euskal Herria feminista, justu eta ekitatezko baten aldeko aldarrikapena, bide horren eraikuntzan honako konpromiso hauek gure gain hartuz:

 

PROPOSAMENA

 

: 1.- Larrabetzuko Udal honek ez du murrizketarik egingo 2021eko aurrekontuetan pertsona guztien parekidetasuna dagokionez

 

2.- Larrabetzuko Udal honek Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen die emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko aurrekontu partidak mantentzea edo handitzea , berdintasun zuzendaritzak eta genero indarkeriaren epaitegi espezializatuak modu iraunkorrean sendotzeko eta indarreko legeria berraztertzeko konpromisoa ,nagusiki COVID19ko krisiak eragin berezia izan duen esparruetan.

 

3.- Larrabetzuko Udal honek herritarrentzako, eta bereziki emakumeentzako, dauden baliabideen gaineko informazioa eskuratzeko bideak erraztuko ditu eta dagokion lurralde mailan, indarkeria matxistaren kontrako zerbitzu sarearen funtzionamendu egokia, elkarlana eta koordinazioa indartuko du (osasun krisiari egokituta), beti ere, kontuan hartuz adin txikikoak eta biktimen seme-alabak.

 

4.- Larrabetzuko Udal honek, herriko talde feministarekin batera, indarkeria matxistari aurre egiteko jabekuntza jarduerak abiatuko ditu.

 

5.- Larrabetzuko Udal honek, emakume eta gizonen arteko harreman parekideak sustatzeko asmoz, nerabeei eta gazteei zuzendutako sentsibilizazio eta formazio jarduerak abiatuko ditu.

 

6.- Larrabetzuko Udal honek, indarkeria matxista jasan duten emakumeen erreparazio eskubidea lantzeko jarduerak martxan jarriko ditu.

 

7.- Larrabetzuko Udalak, ez ditu onartuko erasotzaileen aldeko jokabide eta jarrerarik, horiek uneoro gaitzetsiz.

 

8.- Erakunde honetatik, hau da, Larrabetzuko Udaletik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, indarkeriarik gabeko gizarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean.

 

9.- Bat egiten dugu mugimendu feministak azaroaren 25erako deitutako mobilizazioekin, eta jendarte osoari ere dei egiten diogu mobilizazio horietan parte har dezan.