Kongresua-Senatua

Albisteak

EH Bilduk Senatura eramango du Bilboko Portuko estibako langileen egoera


EH Bilduko ordezkaritza bat Bilboko portuko estibako langile batzordearekin bildu da gaur

| 2020-11-10 14:30:00

Gaur goizean Idurre Bideguren, Oskar Matute eta Iker Casanova, EH Bilduko senataria, diputatua eta legebiltzarkidea hurrenez hurren, Bilboko portuko estibako langile batzordearekin bildu dira gaur goizean.

Bilera hasi baino lehen EH Bilduko diputatuak bileraren arrazoi nagusiak azaldu ditu. “Lan gatazka honi konponbide justua bultzatzea da gure asmoa eta horren alde lan egingo dugu. Ez dugu ahaztu behar haien eskubideen eta enplegu duina defendatzen ari direla greba mugagabe baten bitartez”, adierazi du Matutek.

Matutek estibako langileen egoera zein den eta mobilizatzeko zein arazo izan dituzten azpimarratu du. “Ikusi dugu nola aplikatu dizkieten %100-era heldu diren gutxieneko zerbitzuak edota nola ekarri dituzten langileak beste portu batzuetatik. Guzti hori Jaurlaritzak patronalaren mesedetan aritu den lobby bat bezala lan egin duen bitartean”.

Egoera horren aurrean Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak aurreratu du espainiar gobernua interpelatu dutela ahozko galdera baten bitartez Senatuan Bilboko portuko estibako langileen egoeraz hitz egiteko.