EH Bilduk Espainiako Gobernuari eskatu dio "gehienez ere hilabeteko epean eta aurrez ezarritako baldintzetan" eskualdatu dezala bizitzeko gutxieneko diru sarreraren kudeaketa Hego Euskal Herriko erakundeetara, "Espainiako Gobernuak Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin lortutako akordioetan adostutako beteta".
Ezkerreko indar subiranistak ezinbestekotzat jo du bermatzea lurralde guztiek "baldintza berdinetan" kudeatzea gutxieneko diru sarreraren tramitazioa. "Burokraziak ez du jaten ematen. Herritarrek eta egoera ahulenean dauden kolektiboek ezin dute gehiago itxaron. Behar-beharrezkoa da gutxieneko diru sarreraren kudeaketa premia larrian dauden herritar guztiengana iristea, eta Espainiako Gobernuak hitzartutakoa praktikara eramatea, azken hilabeteotan hitzemandako bete ez duela frogatu ondoren. Premiazkoa da", adierazi du EH Bilduren Kongresuko bozeramaileorde Oskar Matutek.