Kongresua-Senatua

Albisteak

EH Bilduk Calvo presidenteordeari galdetuko dio Kongresuan Martin Villaren aldeko gutunen inguruan


PSOE eta PPko lau presidente ohiek Martin Villari helarazitako sostenguarekin ados dagoen galdetuko dio Bel Pozueta diputatuak Carmen Calvo presidenteordeari

| 2020-09-03 13:37:00

EH Bilduk Kongresura eramango ditu Servini epailearen galdeketaren atarian Espainiako gobernuburu ohiek Martin Villaren alde bidalitako babes mezuak. Koalizio subiranistaren Nafarroako diputatu Bel Pozuetak Carmen Calvo presidenteordeari galdetuko dio asteazkeneko kontrol saioan: "Bat dator gobernua PSOE eta PPko lau presidente ohiek Martin Villari helarazitako sostenguarekin?".