Kongresua-Senatua

Albisteak

EH Bilduk Babes Zibil eta Larrialdietako zuzendariaren agerraldia galdegin du Kongresuan Nafarroako lurrikaren inguruan azalpenak eman ditzan


Nafarroan gertaturiko lurrikaren inguruko informazioa jakinaraztea, azpiegituretan izan ditzakeen ondorioez xehetasunak ematea eta esku artean dituzten prebentzio planen berri ematea nahi du ezkerreko indar subiranistak.

| 2020-10-01 12:58:00

Euskal Herria Bildu Talde Parlamentarioak Espainiako Babes Zibil eta Larrialdietako zuzendariaren agerraldia galdegin du Diputatuen Kongresuko Barne Batzordean, bart Lizoainibar-Arriasgiotin epizentroa zuten lau lurrikara hauteman ostean. Lehenengoa gauerdia jo berritan izan zen, Richter eskalako 4,6 gradukoa. Haren atzetik etorri ziren 4,4 graduko astinaldi bat, eta 3,8 eta 3,4 graduko beste bi.

Eskaeraren helburua zera da: Leornardo Marcok Gonzalezek Nafarroan gertaturiko lurrikaren inguruko informazioa jakinaraztea, azpiegituretan izan ditzakeen ondorioez xehetasunak ematea eta esku artean dituzten prebentzio planen berri ematea etorkizunean gerta daitezkeen lurrikarei aurrea hartzeko asmoz.

Gaur goizean aurkeztu dute egitasmoa EH Bilduren Nafarroako diputatu Bel Pozuetak eta Barne Batzordeko bozeramaile Jon Iñarrituk, azken boladan Nafarroan egondako mugimendu sismikoen goraldiaz kezkatuta.