Iruñea

Albisteak

EH Bilduk etxebizitza monografiko bat egitea proposatu du gazteentzako alokairua eta zaurgarritasun egoeran dauden familientzako aukerak aztertzeko


| 2021-01-22 13:51:00

Dauden baliabideak aztertu lanari ekiteko egutegi bat zehaztea bilatzen da, eta PAH, Caritas, Foru Gobernua eta Artzapezpikutzaren, etxebizitza ugariren jabe den aldetik, parte hartzea eskatu du

 

EH Bildu udal taldeak, Hirigintza Batzorden aurkeztuko duen adierazpen proposamen baten bidez, hilabeteko epean bilkura monografiko bat deitzea proposatu du, "Iruñean etxebizitzen egoera zein den aztertzeko, gazteen eta familia ahulenen emantzipazioa oinarri hartuz, eta egun erabilgarri dauden baliabideak eta datozen hilabeteetan martxan jarri beharko liratekeenak definitzeko". Alderdi abertzaleak eskatu du hitzordu horretan udal taldeak ez ezik, gai hori lantzen duten elkarteak ere egon daitezela, hala nola PAH edo Caritas, Nafarroako Gobernua (etxebizitza hutsen erroldaren egoera eta balizko aplikazioa ezagutzeko) eta "Artzapezpikutza ere gonbidatu dadila, etxebizitzen edukitzaile handi gisa, lankidetza eta balizko konpromisoak ezagutzeko".

"Gure adierazpenak, 2019ko irailaren 18an Hirigintza Batzordean aho batez aurkeztu eta onartutakoak, jasotzen zuen bezala, etxebizitza pertsonen eskubide garrantzitsuenetako bat da", gogorarazi du EH Bilduk. "Gizartearen egungo eta etorkizuneko premiekin bat datorren etxebizitza-politika publikoa" aldarrikatu du, "oinarri seindokin eta erronka horri aurre egiteko tresna nahikoekin". Koalizio subiranistak proposatu du etxebizitza-politika horren zutabeak honako hauek izatea: etxebizitza-larrialdietarako ordenantza, etxebizitza-bulegoa, udal-etxebizitzak birgaitzeko prozesua, alokairu sozialeko etxebizitzetarako orube egokiak identifikatzea eta etxebizitza hutsen ordenantza bat. "Etxebizitzaren arazoak udal honen agendan egon behar du lehentasunez", eta are gehiago Covid 19ak eragindako krisi larriaren aurrean. "Na+en gobernuak ez du ezer egin alor honetan, aldaketaren gobernuak hasi zuen udal-etxebizitzak birgaitzeko ekimnarekin jarraitzea salbu, eta “etxebizitzaren arloari konponbideak bilatzea premiazkoa da".