Iruñea

Albisteak

EH Bilduk bere SADaren izaera publikoa mantentzea eta edozein aldaketa zerbitzuko langileekin adostea eskatzen du


| 2021-01-21 13:48:00

Caballero andereak kanpoko auditoria izan gabe eta langileekin hitz egin gabe aldaketak iragarri dituela salatu du.

 

Etxeko Arreta Zerbitzuan aldaketak egingo direla plazaratu du eskuineko hirukoak eta, horren aurrean, EH Bilduk zerbitzuaren izaera publikoa izatea defendatuko du; Edozein aldaketa zainketen kalitatea hobetzearen menpe jartzea, eta ez irizpide ekonomizista hutsen menpe, eta aldaketak ez ekartzea egungo Etxeko Arretarako Udal Taldearen lan-baldintzak okertzea (EMAD). Era berean, koalizio abertzaleak, hurrengo asteko Hiritarren Batzordean adierazpen aurkeztuko du eta bertan egungo gobernu taldeari honako hau bermatzea erreklamatuko dio: “Kudeaketa-eredua berrikusteko prozesuaren erabateko gardentasuna, baita profesionalen eta erabiltzaileen parte-hartzea ere”.

EH Bilduren ustez, Udalak Etxeko Arreta Zerbitzua eskaintzeko erabakiak helburu bikoitzari erantzuten jarraitu behar du: "Erabiltzaileei, mendekoei eta kalteberei kalitatezko gizarte-zerbitzu egonkorra bermatzea, eta langileei lan-baldintza duinak eskaintzea". Koalizioak gogora ekarri duenez, bi baldintza horiek ahalbidetu dute, pandemiaren garaian, EMADeko langileak "laguntza, kontrol eta laguntzarako baliabide publiko eta profesional bihurtu izana", eta, aldi berean, "Euren senideen jarraipena eta zaintza bermatzeko bermea izan dira familia askorentzat".

Eskuineko hirukoak, 42.180 euroko gastua zuen kanpoko auditoria bat eskatu zuen Zerbitzuan hobekuntzak bilatzeko asmoz. Hau iritsi baino lehen, eta zerbitzuaren kostea handiegia delaren aitzakiarekin, María Caballerok, orain dela hilabete t´erdi, zerbitzuaren kudeaketa modeloan aldaketak iragarri zituela kritikatu du EH Bilduk.

"Harrigarria da zein azkar hartu den erabaki delikatu hori, aipatutako auditoriaren zain egon gabe eta zerbitzuaren funtzionamendua eta kalitatea hobetzeko langileei eskatu zitzaien Dafo txostena amaitu gabe”, azpimarratu du alderdi abertzaleak.