Iruñea

Albisteak

EH Bilduk aurten Lezkairun trafiko-neurriak ezartzea eskatu du, oinezkoen babesa eta 30 km/h-ko abiadura bermatzeko


| 2021-02-18 13:37:00

Auzoa segurtasun-parametroetatik egituratu nahi duen plan baten lehen urratsak zebrabideetako argiztapena hobetzea eta semaforizatzea dira

 

EH Bilduk, asteartean Lehendakaritza Batzordean, Lezkairu auzoan egunero dauden trafiko arazo eta oinezkoen segurtasun falta konpontzeko eskatuko dio gobernu-taldeari adierazpen-proposamen bitartez. "Urte honetan bertan, gobernu-taldeak, auzoko kaleetan oinezkoen segurtasuna eta 30 km/h abiadura bete dadin hartu beharreko neurriak aztertu eta martxan jarri ditzan” eskatzen du EH Bilduk, baita “neurri hauen egutegi eta plangintza Mugikortasun Batzordean azal ditzan” ere.

2009an urbanizatzen hasi zen auzo berri hau, hirigintza parametro zaharretan oinarritu zela azaltzen du EH Bilduk, “Funtzionalismoaren erizpideak jarraitzen dituen hirigintza modelo hau zaharkitua dago eta ibilgailuen trafikoaren arintasuna eta hobeagotzea lehenesten ditu”. Bere proposamenean, talde subiranistak datu objetibo “kezkagarri eta harrigarri” bat igortzen du: “Lezkairu auzoko azaleraren erdia asfaltoak, errepideek eta aparkalekuek okupatzen dute”. “Auzoa 15 m eta 23 m zabalera duten errepide sare bat da, non ez da kotxeen abiadura behar den bezela kontrolatzen” adierazten du Eh Bilduk, baita “aspalditik bizilagunek eskatzen ari direla puntu zehatz arriskutsuak konpontzea” ere. Kezka hau, berriki, auzoko web orri batean jaso dira parte hartze prozesu ireki baten bitartez. "Gure ustez, Udalak kexa horiek jasotzeko, puntu beltzak aztertzeko eta soluzioak premiaz ezartzeko konpromisoa hartu beharko luke, batetik, herritarren autoarekiko segurtasuna bermatzeko, eta, bestetik, 30 km/h-ko gehieneko abiadura errespetatzeko".

Baina EH Bilduk hausnarketa sakonagoa egiten du eta epe laburrean Lezkairuko "errepideak eta aparkalekuak" auzokoen elkargune bihurtzeko hirigintza eraldaketa batean lan egitea” eskatu du, etorkizunean "Lezkairu, oinezkoa erdigunea den eta kutsadura akustikoa oso txikia izango duen auzo gisa identifikatu ahal izateko".