Iruñea

Albisteak

EH Bilduk Arrosadiako HJPBa Edusi bulego batekin eta institutu eta liburutegi bat eraikitzeko lursail banarekin osatzea proposatu du


| 2021-01-20 14:56:00

Koalizio subiranistak Manuel de Falla eta Río Irati kaleetan merkataritza-ardatza bultzatzea babestuko du, Na+ek Zaragoza eta Nafarroako etorbideen artean proiektatu duen azalera handiaren ordez

 

Lau dira EH Bilduk Arrosadiako Hiri Jarduketarako Plan Berezia (HJPB) osatzeko defendatuko dituen proposamenak: Paderborn ikastetxeko lursaila civivox bat kokatzeko erabiltzea; José Vila ikastetxeko hezkuntza-erabilerak berreskuratzea; auzoaren eta Hegoaldeko Planaren artean lurzati bana gordetzea institutu bat eta liburutegi bat eraikitzeko, eta, azkenik, auzoaren garapena kudeatzeko ardura izango duen Edusi bulego bat sortzea, PCHren ereduari jarraiki. Azken proposamen bat ere aurkeztu du EH Bilduk, Arrosadiara soilik mugatzen ez dena, eta Arrosadiako lursailean erabilera komertzialak mugatzea eskatzen duena, Navarra Sumak azalera handi bat kokatzeko duen proiektua murriztuz. "Arrosadiako eta Iturramako sare komertziala babesteko, Manuel de Falla eta Rio Irati kaleen inguruan ardatz komertzial bat jartzea ezinbestekoa dela defendatzen jdugu, eta azalera handiak kokatzeko aukera mugatzea, lurzoru komertzialaren aurreikuspena bizitegi-lurzoru bihurtuz", adierazi du koalizio subiranistak.

"Gure proposamena bat dator HJPBaren erredakzio-taldeak proposatutakoarekin, eta, beraz, dagoen bezala onartuko genuke", argitu du EH Bilduk, baina bi zehaztapen egin dizkio: Hezkuntza azpiegiturak eta kultur eskaintza. Lehenengoari dagokionez, Nafarroako Gobernuak gaur egun Paderborn ikastetxeari eman dizkion hezkuntza erabilerak Jose Vila ikastetxeari ematea eta Paderbornen Civivox bat ezartzea. "Auzo horretan hezkuntza eskaintza egotea oso interesgarria da, eta proposamen nagusiarekin bateragarria izan daiteke, baldin eta Paderborneko ikastetxea mantentzearen alternatiba gisa Jose Vila berreskuratzen bada, instalazio hobeak eta kokapen ona dituelako eta hezkuntza izaera duelako", esan du EH Bilduk. Koalizioak gogorarazi duenez, "Zentro honek Civivoxaren funtzioa galduko du, libre geratuko da, baldintza hobeak ditu eta Arrosadia eta Santa Maria La Real erdigunean dago, Lezkairutik gertu".

Hezkuntza-arloari dagokionez, alderdi abertzalea hiriaren hegoaldeko eremu horretan bigarren hezkuntzako institutu publiko bat eraikitzeko espazio bat gordetzeraren alde agertu da. Zehazki, EH Bilduk jatorrizko auzoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren inguruko garapen berrien arteko lursailetan kokatu du eremu hori.

Berriaren eta zaharraren arteko lotura indartu

kultur alorrari dagokionez, koalizio subiranistak beste zuzkidura-lurzati bat gordetzea proposatu du, ahal dela institutuaren ondoan dagoena, kultura-erabileretarako egokitzeko. Bi aukera daude: bertan civivox bat edo liburutegi bat jartzea, baina Civivoxa ezartzeko lehentasuna Paderborn ikastetxeko lursailari ematen dio EH BIlduk. Azaldu duenez, plan horrek abantaila bat izango luke: hirigunearen erdigunerako trakzio efektu bikoitza lortuko genuke eta berriaren eta zaharraren arteko konexio eta harreman bisagra espazio bat lortu”.

Azkenik, eta auzo sustapenaren kudeaketari dagokionez, Udalak auzoan bertan Edusi bulego bat sortzeko hartutako konpromisoa betetzea aldarrikatu du alderdi abertzaleak. "Garrantzitsua da Arrosadian asmo handiko proiektu bat diseinatzea, kudeaketa konplexu bat zentralizatuko duen erakunde batek zuzendua eta egungo eraikuntzak birgaitzeko prozesuetatik harago doana, adibidez, Txantrean Efidistrictekin egiten ari dena bezalako ekimenak bultzatzeko", defendatu du EH Bilduk. Hori lortzeko, Nafarroako Gobernuarekin negoziatzea ere proposatu du koalizioak, kostuen zati bat partekatzeko.