Iruñea

Albisteak

EH Bildu Na+-ren Aurrekontu proposamenari buruz: “Sineztezinak dira gustiz. Honen froga da Mayak, hauek aurrera ateratzeko erantzukizuna bere gain hartu beharrean, bere porrotaren errua besteei leporatzen jarraitzen duela”


| 2020-11-13 13:04:00

“Pandemiaren aurreko erantzukizunagatik, bere kontuak babestu behar ditugula eskatzea, baina oposizioko lehen indarra baztertzea berrargitaratuz, alkate honen zentzugabekeriaren eta bere postureoaren adierazgarri da”

 

"Aurrekontu proposamen hau sinesgarria ez den frogarik handiena da Enrique Mayak berak denbora gehiago ematen duela bere porrota justifikatzen, errua besteei botaz, aurrera ateratzeko behar diren babesak bilatzen baino". Esaldi horrekin laburbildu du EhBilduk eskuineko hirukoak atzo argitaratu zuen 2021erako Aurrekontu proposamenaren balorazioa. Navarra Sumaren jokabide horrek azalpen erraza du, koalizio subiranistaren ustez: "Mayak benda jartzen du zauria baino lehen. Badaki nekez izango duela babesik; izan ere, jarrera paternalistetatik haratago, aldebakartasunez eta autoritarismoz gobernatu du, oposizioa mespretxatuz eta pandemia bere hauteskunde-programa atzeko atetik inposatzeko baliatuz, krisi honetan inor atzean geratzea lehenetsiko duen adostasun-politika bat bermatu beharrean ". "Navarra Suma eta Enrique Maya aurrekontuak baino gehiago, justifikazio bat bilatzen ari dira", laburbildu du EH Bilduk.

"Erantzukizunagatik eta pandemiaren aurrean, gainerakoei euren kontuak babestu behar ditugula eskatzea, baina, aldi berean, oposizioaren lehen indarra baztertzea berrargitaratuz, alkate honen zentzugabekeriaren eta postureoaren erakusle da. Bere obsesio alderdikoietan murgildurik, herritarren ongizatearen alde lan egin beharrean, poltronari eusten saiatzen da”, azaldu du koalizio subiranistak. "Izurrite egoera batetan gaudenez, Maya jaunak taldeen erantzukizuna bere mahai gainean izan du beti. Baina berak, egoera honetan ere, autoritarismoz erantzun du beti, osoko bilkuraren gehiengoaren borondatearen aurka, baita pandemiaz baliatuz ere, bere erabakiak alde bakarretik aurrera ateratzeko. Eta orain erantzukizunaren aldeko dei mingarriak eginez aurkeztuko da, bere ezintasunaren errua besteei egotziz, eta benda zauria baino lehen jarriz, bekatua duela badakielako eta horretaz oso jakitun delako ", laburbildu du eh Bilduk.

"Zalantzarik gabe, Enrique Maya bere seigarren aurrekontu luzatuetara doa. Berdintzeko zaila den marka bat da hau. Objetiboki, hiri honen historian egon den alkaterik txarrena dela argi eta garbi uzten du horrek”, adierazi du koalizioak. "Behingoz alkate izatea besaulki batean eseri eta bizitza pasatzen ikustea baino askoz ere gehiago dela konturatzeko garaia da", gaineratu du. "Sinestezina da gainerakoei errua botatzea alkate gisa dituen porrotak justifikatzeko, eta ez bere gain hartzea aurrekontuak aurrera ateratzeko dagokion erantzukizuna, azken finean, hiriari aurrera egiteko ezinbesteko tresna baitira".

"Mayaren gobernu arduragabea kontrolatzeko" bost lan-ildo

Eskuineko hirukoaren jarreraren aurrean, EH Bilduk aurten erakutsi duen konpromisoa berretsi du, 2021ean Udalaren lehentasuna gastu soziala izango dela bermatzeko beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak ahalbidetzeko, krisi honetan inor atzean gera ez dadin laguntzeko. "Oposizioaren ardura izango da, berriz ere, Enrique Mayaren gobernu arduragabea kontrolatzea. Gure alderditik, ezberdinen arteko akordioak lortuz, une gogor hauetan okerren dagoenari laguntzeko beharrezkoak diren gastua eta inbertsioak bermatuko ditugu".

2021eko aurrekontuen kudeaketari begira, EH Bilduren lan-ildo nagusiak bost izango dira. Lehenik eta behin, Erreskate Sozialeko Burtsa bat sustatzea, Udalak eskaini beharreko asistentzia eta zaintza zerbitzuak indartzea ahalbidetuko duen funtsaz hornitua. Bigarrenik, Enplegu eta Tokiko Ekonomiarako Laguntzen Burtsa bat finkatzea, okerren dauden sektoreei (merkataritza, kultura eta ostalaritza) eta horiei eusten dieten pertsonei udal-babesa bermatzek. Hirugarren eta laugarrena hauek dira: Premia biziko azpiegituren egokitzapena bultzatuko duen hiriko 13 auzoetako inbertsioak birbanatuko dituen auzoen plan berri bat, baita Trantsizio Ekologikoko Plan bat ere. Azken hau mugikortasunaren, energia berriztagarriaren eta birgaitzeko laguntzen arloko inbertsioak kudeatuko ditu, eraginkortasunaren eta efizientziaren parametroetatik abiatuta. Azkenik, EH Bilduren 2021erako aurrekontu-kudeaketaren koadroa osatzen duena Hezkuntza-azpiegiturak hobetzeko estrategia integral bat da. Estrategia horrek bultzatu eta bilatzen dueña zera da; haur-eskolen sarea segurtasuneko legezko aginduetara egokitzea eta ikastetxeetan Covid krisiari aurre egiteko zuzkidurak bermatuko dituzten beharrezko inbertsioak egitea.