“Alonsok erakutsi du Na+ekoa gobernu porrokatua dela, ahitua, akordioetara iristeko gai ez dena eta Udala bere estrategia elektoralistaren tresna gisa erabiltzeko bezain arduragabea”


| 2022-01-17 13:32:00

EH Bilduk konpromisoa hartu du Sarasate pasealekurako adostasunezko konponbideak berriro hartzeko, ideia lehiaketaren proposamen irabazleetan oinarrituta


“Fermin Alonsok, Proiektu Estrategikoetako zinegotziak, Sarasate pasealekurako bere gobernuak bere proiektua inposatzeari uko egin diola argudiatzeko gaur prentsaurrekoan bota dituen gezurrak ikusita, kudeatzaile gisa gaitzesteko beharra berresteaz gain, Navarra Sumarena porrot egin duen gobernu bat dela erakusten du. Dagoeneko agortua dagoen gobernu bat da non, bere baliabide bakarra inposaketa izan den. Ez da akordioetara iristeko gai izan eta gainera, Iruñeko Udala beren hauteskunde estrategiarako tresna gisa erabiltzeko bezain arduragabeak direla argi geratu da”, horrela baloratu du EH Bilduk Sarasate pasealekua berriro urbanizatzeko proiektua amaitutzat emateko eskuineko agintariak eman duen agerraldia. Gogoratu behar da proiektu horrek ez duela errespetatzen ideia-lehiaketaren emaitza, maila teknikoan behin baino gehiagotan zalantzan jarri dena, eta ez duela konpontzen Mayak 2011. urtean pasealekuan eraiki zuen muga-efektua sortzen duen lardaskeria. Alonsok gaur amaitu duen proiektu horren aurrean, legegintzaldiaren amaierari begira, EH Bilduk bi altueren arazoak konponduko dituen proiektu bat bultzatzeko konpromezua hartu du, zuhaiztia salbatuko duena eta, ahal den adostasun handienetik, 2019an egindako ideia-lehiaketaren proposamen irabazleak berreskuratuko dituena.

“Ez ditugu baloratuko gaur, kudeatzaile gisa ematen zaion tribunaz baliatuta, Alonso jaunak egindako hauteskunde-aldarrikapenak. Horiek egiteak bere burua gutxiesten du. Salatzen deguna zera da, bere isolamendu politikoak eta ezintasunak ukatzen dizkion gehiengoak behartzeak obsesionatuta dagoenez, ez duela zalantzarik Iruñeko Udala bezalako erakunde garrantzitsu bat gezurretan eta arduragabekeriaz erabiltzeko, bere helburu alderdikoietarako. Alonsok aldarrikatutakoaren aurka, Na+ek zuhaiztia babesten ez zuen plegu batekin lehiaketa bat abiarazi zuen, eta kota bikoitza konpontzen ez zuen proiektu bat lizitatu zuen, talde irabazleek aldeko txostena eman ez zutena eta udal gehiengoarekin inoiz kontrastatu edo adostu ez zena. Horrek erakusten du, beste behin ere, eskuineko hirukoaren aldebakarreko jokabidea, inposatzeko obsesioa eta nahasteko estrategia”, dio alderdi subiranistak.

Alkatea, berriz ere, desagertuta

“Non zegoen gaur alkatea?- galdetu du alderdi subiranistak. Gaur goizean, eskuinak legegintzaldiko proiektua izendatu zuenaren ukoaren iragarpenean izan gara, eta Enrique Mayak, beste behin ere, bere zinegotzitako bat bakarrik utzi du. Oso esanguratsua da hau, EH Bilduren ustez. Joseba Asiron gure bozeramaileak esan zuen joan den osteguneko Osoko Bilkuran: Maya jauna, Manu Chaoren abesti ezagun hori gogoratzen duzu?  
“Me llaman el desaparecido, que cuando llega ya se ha ido; cuando me buscan nunca estoy, cuando me encuentran yo no he sido”.

Dena dela, garrantzitsuena ez da Maya beste behin izkutaturik dagoela, baizik eta hurrengo legealdirako Sarasateko proiektua Navarra Sumaren proiektu izarra berriro izango dela iragartzeak berretsi egiten duela bere gobernua agortuta dagoela, ez dela Iruñerako irtenbideak adosteko gai. Beraien interes politikoak lehenesten dituzte herritarren ongizatearen gainetik; eta, dagoeneko 2023rako eskuineko alderdi ultraeskuindarrekin batera gehiengo batez ari dira amesten, gezurretan eta fake newsetan oinarrituta” dio EH Bilduk.

Gaitzespena eta erantzukizunak

Azkenik, EH Bilduk galdetu du ea zer erantzukizun ekonomiko sor ditzakeen Navarra Sumako kudeaketa-txapuza berri horrek Iruñeko Udalarentzat. Osoko Bilkurari bizkarra emanda, gehiengo nahikorik gabe, azpikeriaz, proiektu bat lizitatu zuten, eta, geroago, orain Udalak uko egiten dien obra batzuetarako esleipen-prozesuaren hasiera onartu zuten. Lizitazio horien kostuak eta eratorritako gastuak Navarra Sumak ordaindu beharko lituzke zuzenean, eta ez iruindar guztien poltsikoan endosatuak, hori ez baita kudeaketa-akatsa izan, baizik eta alderdikeriazko irmotasun justifikaezinaren emaitza, EH Bilduren ustez.

“Prentsaurreko honen aurretik, Fermin Alonsoren gaitzespena justifikatuta zegoela uste dugu, baina gaur entzundakoaren ondoren, are beharrezkoagoa ikusten dugu zinegotzi honen gaitzespena”, ondorioztatu du EH Bilduk.