Irungo EH Bilduk Herri Batzarra egingo du larunbat honetan, azaroak 14, goizeko 11:00etan Palmera Monteroko 2. aretoan. Eneko Maioz, Gipuzkoako EH Bilduko koordinatzailea, izango da batzarreko gonbidatua eta bertan urte politiko berriaren erronkak aztertuko dira.
Osasun egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteta egingo da batzarra. Hala, derrigorrezkoa izango da maskara jarrita eramatea eta segurtasun-tartea zainduko da.
Irungo EH Bilduk Herri Batzarrera bertaratzeko deia luzatzen die irundarrei.