Irun

Albisteak

Euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko larunbaterako Sarek antolatu duen manifestazioan parte hartzeko deia egiten du Irungo EH Bilduk


| 2021-01-07 11:18:00

Urteak dira urtarrilean Bilboko kaleak euskal presoen eskubideen aldeko aldarriz betetzen ditugula. Koronabirusaren eraginez, aurten ez da leku berean milaka eta milaka lagun bilduko dituen manifestazio erraldoirik egiteko aukerarik. Horrek ez du esan nahi, ordea, presoen eskubideen aldarria egin gabe geratu behar garenik. Aurten ere funtsezkoa da aldarri horiek mundu zabalera hedatzea, oraindik ere euskal preso politikoen eta haien senideen oinarrizko giza eskubideak sistematikoki urratzen direlako.

Aldarri hori zabaltzeko Sarek 220 mobilizaziotik gora antolatu ditu larunbaterako Euskal Herriko herri eta auzoetan. 

Irunen ere kalera aterako gara, Sarek 17:00etan San Juan plazatik abiatuko den manifestazioa antolatu baitu. Irungo EH Bilduk modu aktiboan parte hartuko du manifestazioan eta bertan parte hartzeko deia luzaten du.