Irun

Albisteak

EH Bilduren ekimenez, martxan jarri da Emigrazio eraikinaren erabilera erabakitzeko parte hartze prozesua


| 2021-02-19 11:33:00

Irungo EH Bilduk sustatuta, Emigrazio eraikinaren erabilera definitzeko parte hartze prozesua martxan jarri du Udalak. Prozesu honen jatorria 2020ko aurrekontuetan Udal gobernuarekin lortutako akordioan dago.

Prozesuaren aurkezteko prentsaurrekoa eman dute gaur EH Bilduko zinegotzi Ane Unanuek eta Udal gobernuko ordezkari Mónica Martínez eta David Nuñok.

Ane Unanuek adierazi duenez "Herritarren parte hartzea gure ardatzeko bat da, eta irundarron iritzia kontuan hartzea positiboa iruditzen zaigu. Proiektu honek auzoan espazio berria garrantzitsua sortzen du, eragileei irekia eta ziur gaude parte hartzearen bidez proiektua aberastuko dela".