AKTUALITATEA


| 2020-02-11 23:07:00

Zaldibarko zabortegiaren gertaeraren ondoren, kezka zabaldu da herritarren artean, batez ere inguruko herrietan. Airearen kalitateak kezka eragiten du, eta horretarako erabaki du Jaurlaritzako Ingurumen Sailak neurketak egitea. Baina uraren kalitateak ere kezka eragiten du, eta zaindu beharrekoa da. EH Bilduk bat egiten du herritarren artean gero eta zabalduago dagoen kezkarekin. Herritarrei uneoro informazio zuzen eta zehatza eman behar zaiela uste du.

 

Azken orduetan, aregaotu egin da uraren kalitatearen inguruko kezka. Eitzaga auzoko bizilagunei txorroteko ura ez edateko eskatu diete eta Eibarreko Ego-gain errekan orbanak ere azaldu dira. Edozein dela ere orban horien jatorria, herritarrek informazio zehatza izan behar dutela uste du EH Bilduk. Ondorioz, Ego-gain eta Deba erreketako uraren kalitatean neurketak egiteko eskatu diote Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Debako EH Bilduk URA Agentziari.