Gipuzkoa

Albisteak

Krisiaren aurrean, babes soziala eta babes ekonomikoa eskatuko dizkio EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiari


Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaurko Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren bigarren zatirako, EH Bilduk 57 mozio aurkeztu ditu.

| 2020-10-06 09:51:00

EH Bilduk aurkeztutako mozio gehienak gipuzkoarren babes sozial eta ekonomikora bideratu dira. Izan ere, Gizarte politiketan badirudi Aldundia aurrekontua mantentzearekin konformatuko dela. “Mantendu ez,indartu egin behar diraalor horretara bideratutako baliabideak, Covid 19ak eta berak eragindako krisiak are egoera zaurgarriagoan utzi dituelako gipuzkoarrak”. Hori dela-eta:

  • Egoera zailenean dauden gipuzkoar horientzat diru-laguntza berezi bat sortzeko eskatu diogu Diputazioari, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jaso ezin, baina egoera larrian daudenentzat.
  • Adinekoen egoitzetanematen den zerbitzua hobetzeko baliabide gehiago jar ditzala eta egoitza horietako langileen lan baldintzak hobetu ditzala.
  • Adinekoak eta mendekoak etxean zaintzea erabakitzen duten familiei, berriz, diru-laguntza handiagoa eman diezaietela, zaintza eta zaintzaileak hobetzeko aukera izateko. Eta beste horrenbeste etxez etxeko zerbitzuarekin: udalei baliabideak indartu, zerbitzu duina bermatzeko.

Ekonomia suspertze planean, enpresa txiki eta autonomoentzat laguntza berezia sortzeko eskatu dugu eta, lehen sektoreari arreta berezia jartzea, bertako produktuen eta ekoizleen alde eginda. Horrez gain, bertako saltokiak lehenetsi ditzala ere eskatu diogu, azalera handiko merkatal zentroen aurretik.

Une zailetan, kultura eta euskalgintza babestubehar dira, eta horregatik eskatu diogu euskal sortzaileei eta euskalgintzaren sektorearentzat baliabide eta babes neurri ekonomiko bereziak sortzea.

Ingurumen eta jasangarritasun arloan, Diputazioari eskatu diogu: Energiaren erabilera jasangarriagoaren alde egin dezala, baso politika iraunkorragok egin ditzala, bizikleta planak jasotzen duena bete dezala, garraio publikoaren aldeko benetako apustua egin dezala, eta, bide azpiegitura berriak egin aurretik, bestelako alternatiba jasangarriagoak landu ditzala.

Diru sarrerei dagokionean, zerga politika justuago bat eskatu diogu, Covid garai hauetan, bereziki beharrezkoa:

  • Gipuzkoako aberatsenei zergak barkatzeari utzi eta aberastasun handienak dituzten horiei ere zergak ordainaraztea (ezkutu fiskala kendu).
  • Kapitalarengatik ordaintzen diren zergak igotzea, lanaren etekinengatik ordaintzen direnen parera.
  • Iruzurrari aurre egiteko baliabide gehiago jarri eta ordaintzen ez diren zerga horiek berreskuratuta.

Hori guztia aurrera eramateko, eragile ezberdinekin elkarlanean aritzeko eskatu diogu, udalei eta euren beharrei erantzun azkarrak eta eraginkorrak emateko, Diputazioak egiten dituen azpi kontratazioetan lan baldintza duinak bermatzeko klausula sozialak ezartzea eta betearaztea, eta gutxieneko 1.200 euroko soldata ezartzea, emakumeen eta gizonezkoen berdintasun plana berrituta.

Azkenik, bizikidetzaren aldeko pauso zehatzakere proposatu dizkiogu, besteak beste: Frankismoaren biktimen aitortzarako legea sustatu eta euskal presoak etxera ekartzeko esku-hartu dezala.