AKTUALITATEA


| 2020-04-21 15:54:00

Dagoeneko mila kultur eragile inguruk sinatu duten kultur greba digitalarekin bat eginez, Gipuzkoako EH Bilduk eskaera bat erregistratu du Batzar Nagusietan, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzeko Eusko Jaurlaritzari eska diezaiola krisi mahaiaren sorrera eta osaketa sustatzea. Bertan, kulturgintzarako urgentziazko talka plan integrala diseinatu beharko litzateke.

Talka plan horrek jaso beharko lituzkeen neurri sorta bat ere proposatu du EH Bilduk. Kulturak dituen ezaugarri espezifiko eta berezituak aintzat hartuko dituen krisiari aurre egiteko diru-funtsa berezitua sortzea. Funts horretan oinarrizko kulturako proiektu txikiek, sortu berriak diren proiektuek, artista eta sortzaile berriek eta euskaraz direnek tratamendu berezitua izan beharko lukete.

 

Instituzio, administrazio eta zuzeneko kultur emanaldiak antolatu dituzten eragile publiko guztiak, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioz bertan behera geratu diren emanaldiak atzeratu eta bertan behera ez uzteko konpromisoa eskatzen du EH Bilduk. Horrez gain, eta kontutan hartuta gastu aurreikuspenetan horrela zegoela, egin behar diren/ziren egunaren datarekin, bi aldeen arteko kontratuan edo akordioan jasotako gutxienez %30ko ordainketa ordaintzeko konpromisoa hartzea eskatzen diegu administrazio, organismo eta instituzio ezberdinei eta gainontzeko %70a ikuskizuna edo emanaldia denean.

 

Instituzioen diru-laguntza deialdiak eta hauen finantziazio lerroak berebiziko garrantzia dutenez Euskal Herriko proiektu kultural eta arte eta industria kulturaleko egitasmo gehienentzat, 2019 urtean burututako proiektuen justifikazioa aurkezteko modua ahalbidetzea ere eskatzen du EH Bilduk; sorkuntza artistikoaren diru laguntzak handitu sorkuntzan eta ekoizpenean eta salbuespen moduan 2019an laguntza jaso zutenek ere 2020ko deialdira aurkeztu ahal izango dira; 2020an burutuko diren proiektuak berandu burutuko direla ikusirik, justifikazio eta horiek burutzeko erraztasunak eman eta datak malgutzea.

 

Izaera publikoa ez duten antzokiak, sorkuntza-guneak, zinema-aretoak, kultura-saltokiak, liburu-dendak, formakuntza kulturaleko guneak... 2020. urteko tasak ordaintzeaz salbuetsita egongo daitezela; edo horren ordez bestelako onura eta konpentsazio aplikatzea udalerri bakoitzaren egoera eta errealitatearentzat baliagarriagoa den formula bilatuz, beti ere legeak eta arauak ezarritakoaren arabera; komunikazioa, alokairua, IBIa, IAEa edo amortizazioak suposatzen duten gastu finkoei aurre egin ahal izateko.

 

Espainiako gobernuari alarma egoera deklaratu baino bi aste lehenagotik Gizarte Segurantzan artisten erregimenean altan ez zeuden baina marku-kontratuen menpe zeuden interpreteentzat, artistentzat eta adierazpide artistiko ezberdinak irakasten dituztenentzat gutxienez hiru hilabeteko subsidioaren estaldura bermatzeko eskaera ere egin du EH Bilduk.

 

Bestalde, EH Bilduk proposatu du Aldundiak Gipuzkoako Batzar Nagusiek eska diezaiotela espainiar estatuko gobernuari 2020ko abendura arte kultura-BEZaren %10etik %4ra murrizketa aplikatzea edo %0ra murrizteko eskaera egitea, hezkuntza mundukoarekin parekatzeko eskaera.