Gipuzkoa

Albisteak

Gardentasuna eta kontrol publiko zorrotza exijituko ditu EH Bilduk biharko GHKren ezohiko batzarrean


| 2020-12-14 13:03:00

Erraustegiaren inguruan azken egunetan ezagututako irregulartasunek arduratuta, EH Bilduren eskariz Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioaren (GHK) ezohiko batzarra egingo da bihar 12:00etan. Bertan, Zubietako erraustegiaren inguruko argibideak eskatuko dituzte EH Bilduko ordezkariek. “Benetan kezkagarria da azpiegitura honen inguruan daukagun gardentasun falta. Arduradun publikoek azalpenak eman behar dituzte hemen gertatzen ari den guztiaren inguruan. Gipuzkoarrok ez dugu merezi ezkutukeritan ibiltzerik. Eta, beti esan dugun moduan, hondakinen kudeaketa esku pribatuetan uzteak ez du esan nahi bere jarraipena eta kontrol zorrotza albo batera uzterik dagoenik”, adierazi du Mattin Aldaia, Hernaniko zinegotzi eta GHKko EH Bilduren bozeramaileak.