AKTUALITATEA


| 2020-04-04 13:51:00

 

Alarma egoera honek, gora-behera handia sortu du sektore ekonomiko guztietan, baita lehen sektorean ere. EH Bildutik egun hauetan proposamenak egiten ari gara lehen sektoreko langileek bizitza eta lan duina izan dezaten.

 

EH Bilduk bat egin du Latxa Esneak, Artzai Gaztak eta Larsabik elkarrizketarako egindako eskaerarekin. “Oso garrantzitsua iruditzen zaigu lehen sektoreko eragileei entzutea eta haiekin batera irtenbide adostu eta duin bat lortzea”, adierazi du Begiristainek. Hausnarketarako garaia dela gaineratu du ere bai, “konfinamendu egoera honetan, gure herri eta eskualdetan dauden baserritarren elikagaiak modurik zuzenenean kontsumitzera gonbidatzen zaituztegu”.

 

Hauek dira EH Bilduk egun hauetan lehen sektorerako proposatutako neurriak:

 

- Baserritarren elikagaientzat zuzeneko salmentak bermatu eta bitarteko zehatzak ipini.

- Tokiko dendetan baserritarren elikagaiek irisgarritasuna izatea.

- Baserrien ekoizpena bermatu.

- Landa eremuko herrientzat fondo berezi bat sortu.

- Gizarte zerbitzuekin kalitatezkoa den elikadura bermatu.

- Europatik datozen diru-laguntzen %50-a aurreratu eta BEZ-a itzuli.

- Lehen sektoreko eragileekin batera erabakiak aztertu eta hartu.

- Udalekin koordinazioak mantendu herrietako azokak irekita mantendu ditzaten.