AKTUALITATEA


| 2020-04-28 17:33:00

Alarma egoeran epe administratiboak eta Batzar Nagusien ohiko jarduna etenda egon arren, Jaurlaritzak ohi baino azkarrago eman dio argi berdea Azkoitian egin nahi den zabortegi pribatuari. EH Bilduk Batzar Nagusietan azalpenak eskatzeko eskaera egin zuen baina bigarren aldiz ukatu du EAJk, presazko izaera ez dagoela justifikatuta argudiatuta.


Apirilaren 30eko ez-ohiko Osoko Bilkurarako ez zuten onartu, “Covid19arekin lotutako gaiak” izan behar zutela adieraziz. Maiatzaren 6ko ohiko Osoko Bilkurarako ere kanpoan utzi dute EH Bilduren eskaera, EAJren iritziz, gaia ez delako presazkoa.
Erabaki horrek EAJren gardentasun falta agerian utzi du. Ez da eztabaidatu nahi, baina baimenek aurrera egiten dute.

Bitartean, GHKn oraindik froga aldian dagoen erraustegi bat ordainduko dugu alarma egoera betebetean. Izan ere, enpresak planta martxan ez jartzeagatik isunak ordaindu ordez, kobratu egingo du. Argi gelditzen ari da Zaldibarreko eredu pribatu eta kontrol gabean sakondu nahi duela EAJk.