Gipuzkoa

Albisteak

Adinekoen egoitzetako gatazka konpontzeko baliabideak jar ditzala eskatu dio EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiari


ELA eta LAB sindikatuek Gipuzkoako adinekoen egoitzetan deitutako lanuzteen harira, langileei babesa adierazteko manifestazioan parte hartu dute Estitxu Elduaien Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkideak eta Reyes Carrere Donostiako Udaleko EH Bilduren bozeramaileak.

| 2020-10-06 13:30:00

Elduaienek aldundiari eskatu dio adinekoen egoitzetan ematen den zerbitzua hobetzeko baliabide gehiago jar ditzala: “Aldundiaren esku dago egoitzetako lan gatazka konpontzea, langileak azpikontratatutako enpresetakoak izan arren, aldundia da arduradun zuzena. Baliabideak jarriz gero, egoitzetako lan gatazka konponduko da, langileen baldintzak duinak izango dira eta adinekoek zaintza duina jasoko dute”.