Gasteiz

Urtaranek ez du bete Santa Barbarako bizilagunei emandako hitza, eta zamalanetarako nasa lurrazalean mantenduko du

EH Bilduk salatu du Corte Ingleseko karga nasan 1.800.000€ inbertitu arren, zama-nasa erabilgarri izaten jarraituko duela Urtaranek, Santa Barbarako bizilagunek jasaten dituzten zarata eta trafiko arazoei irtenbidea eman gabe

| 2020-01-29 12:30:00

EH Bilduk salatu du Urtaran ez duela bete Santa Barbara plazako bizilagunei emandako hitza; izan ere, zamalanetarako nasa bertan behera utziko zutela esan zieten arren, Udalak berak jakitera eman duenez, ez dala hala izango azkenean.

Duela hilabete inguru, 2019ko abenduaren 16an, Gasteizko Udalaren eta Corte Inglés S.A. merkataritza-sozietatearen artean sinatutako hitzarmenak honako hau jasotzen zuen: "Hitzarmenaren xedea da Corte Inglés SA merkataritza-enpresaren salgaien zamalanetarako nasa lurperatzeko beharrezko prozedurak burutzea, merkataritza-gune horretako logistika-lanek ez diezaieten eragozpenik eragin Santa Barbara plazan eta honen inguruan bizi diren herritarrei.

Baieztapen horiek, ordea, ez dirudi adostu bezala burutuko direnik, Urtaranen gobernuak, jakitera eman duenez, zama-nasa lurrazalean mantentzeko asmoa baitu. Zarata, trafiko eta inguruko bizilagunei eragozpenak eragin dizkien nasa izan da azken urteetan. Eta, izan ere, eta hitzarmen horren arabera, "El Corte Inglések zamalanetarako nasa ordutegi batekin mugatuko du, gaur egungo eraikinera sartzeko 0 kotako sarbideak duen antzeko, logistika-lanak egiteko. Pasabide horretatik sartuko diren ibilgailuak, merkantziak garraiatzeko ibilgailu arinak eta 3.500 kg-tik beherako furgonetak izango dira".

Gobernuak, beste behin ere, bizilagunei emandako hitza urratzen duela erakusten du baieztapen horrek. Felix Gonzalez EH Bilduko zinegotziak salatu duenez, "Arazoek bere horretan jarraituko dute. Urtaranen gobernuak engainatu egin ditu Santa Barbarako bizilagunak, eta bermatu die zamalanetarako nasa kendu egingo zela, eta, hala ere, gutxieneko ordutegi-muga batekin mantenduko dutela".

Baina are gehiago, Ogasun Sailak zirriborro bat egin zuen, non ezartzen zen, behin lurpeko karga-nasa martxan egon ondoren, iraungita geratuko zela lur gaineko ibilgailuak igarotzeko baimena. Alabaina, Mugikortasun eta Espazio Publikoko sailak erabaki horren aurrean atzera egin eta lurgaineko zamalanetarako nasa mantenduko du.

Urtaranen gobernuak Gizarte Politiketan aplikatu dituen murrizketak salatu ditu EH Bilduk

Jon Armentiak zuzentzen duen Gizarte Politiketako Sailak zirkular baten bidez jakinarazi die langileei jantoki sozialean banatzen diren bazkariak eta afariak murriztuko dituztela, bai eta orain arte ELZk eskainitako zerbitzuak ere

| 2020-01-23 10:54:00

Euskal Herria Bilduk ezagutzera eman ditu Gizarte Politiketako sailak, Jon Armentia zinegotzi ordezkaria buru duela, Gizarte Zerbitzuetako langileei murrizketen inguruan informatzeko bidali dizkien oharrei eta oposizioko taldeei eta gasteiztar guztiei ezkutatu diena. Horietan, udal-langileei jakinarazten zaie Desamparadas jantoki sozialak 40 bazkari eta afari inguru murriztu beharko dituela egunero. Egoera hori 2020rako aurrekontuaren %18ko murrizketaren ondorio da, eta 2019ko defizita ordaintzera bideratuko da, hitzarmenaren muga gainditu baitzen.

Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak salatu duenez, "Eskariak gora egiten duen bitartean, Jon Armentiaren sailak murrizketak ezartzen ditu eta 40 pertsona bazkari eta afaririk gabe uzten ditu", eta, gainera, Viterok azpimarratu duenez, "15 egun baino ez ditugu behar izan gobernuaren aurrekontu txarrek ezkutatzen zutena ikusteko: adinekoentzat, familientzat eta gehien behar dutenentzat murrizketak".

Izan ere, EH Bilduk izan duen beste zirkular batek ere murrizketak jasotzen ditu Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan, eta bertan Oinarrizko Laguntza Zerbitzua (mendekotasun-arriskuan dauden autonomoentzat) soilik izapidetuko da "kalteberatasun bereziko aldi baterako porrot-egoeretan", "Muturreko kalteberatasun sozialeko salbuespenetan" eta "adinekoei tratu txarrak emateko arriskuan" dauden egoeretan, eta horrela ez den kasu guztiak iraungiko dira. Era berean, zirkularrak jasotzen du mendekotasunik ez duten pertsonen etxez etxeko laguntza-zerbitzuak desagertuko direla.

Alberto Porras EH Bilduko zinegotziak gobernuari, izanda soilik ELZaren 1. Graduaren eta prebentzio zerbitzuaren eskumena, horietan aplikatzen ari den murrizketak bertan behera uzteko eskatu dio: "Ez dira jabetzen zenbakien atzean pertsonak daudela, beharrak dituzten pertsonak eta hemendik aurrera euren beharrak asebeteko ez dituztenak. Arduragabekeria eta epe laburrerako ariketa da, eta horren ondorioz, pertsona askok autonomo izaten jarraitzeko behar dituzten laguntzak jasotzeari utziko diote. Izan ere, autonomoak dira horretarako laguntza ematen dietelako; babesik gabe, menpeko izatera pasako dira epe laburragoan". Era berean, EH Bilduko zinegotziak salatu du, oharretan jasotzen denez, ELZaren orduak ere murriztuko direla.

ALBISTEAK

EH Bilduk proposatu du Eusko Jaurlaritzak bermatzea kudeatzaile publikoek jasoko dutela hondakinen tratamenduaren benetako kostua

2020-02-24 13:43:00

Miren Larrion EH Bilduren bozeramailea Gasteizko Udalean: "Herritarrek ezin dituzte hondakinen kudeaketa txarraren kostuak ordaindu, Eusko Jaurlaritza da bermatu behar duena hondakinen kudeaketaren krisiaren elkartasunak ez dakarrela zama erantsirik gasteiztarrentzat"

EH Bilduk salatu du FCCk abantaila izango duela etorkizuneko lehiaketa posible batean

2020-02-21 13:06:00

FCCk eta Valorizak osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak azaroan eskatu zuen gainerako enpresa lizitatzaileen kontratazio-espedienteetarako sarbidea, eta orain, horiek eskuratzeko aukera izango duenez, abantailarekin abiatuko da lehiaketa berri bati begira

EH Bilduk ADIFi Aldaialde HLHI eraikitzeko baimenaren eskaria berriro egiteko eskatuko dio Udalbatzari

2020-02-18 10:55:00

Lehen ariketa gisa, ADIFi eskaria egitea aztertzen ari da EH Bildu, eta bide horrek aurrera egiten ez badu, Aldaialde HLHI eraikitzea eragozten duen lurperatzearen egungo Informazio Azterlana baztertzeko eskatuko du EH Bilduk Madrilgo Diputatuen Kongresuan

EH Bilduk Fernandez de Landaren agerraldia eskatu du Zaldibarko zabortegiko hondakinak Gardelegin biltzeko egin duen eskaintzaren inguruan

2020-02-13 20:14:00

Amancay Villalba, EH Bilduko zinegotzia: “Gasteizek ez ditu ordainduko Zaldibarko zabortegiaren kudeaketa txarraren ondorioak. Ez dugu Gardelegi eskainiko gure lurzoruak kutsatzen dituzten eta osasun publikorako kaltegarriak izan daitezkeen hondakinak hartzeko”