AKTUALITATEA


| 2022-03-30 11:01:00

EH Bilduk salatu du Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) kolapsoaren ertzean dagoela, eta hala salatu dute ere zerbitzuko langileek. Joan den urtarrilaren 1ean, udalak bere gain hartu zuen zorroari buruzko dekretuak eskumenen arloan ezarritakoa, eta, horrela, udalak bere gain hartu zuen ELZren kudeaketa osoa. «Urtaranen gobernuaren kudeaketa kaskarrak zerbitzua kolapsoaren ertzera eraman du. Gobernuaren aurreikuspena 850 kasu berrikoa zen, eta, azkenean, EH Bilduk ohartarazi zuen bezala, askoz gehiago izan dira (1.100), eta orain, aurreikuspen faltaren ondorioz, zerbitzuak guztira artatzen dituen 3.000 pertsona baino gehiagorengan izaten ari da eragina», ziurtatu du Alberto Porras EH Bilduko zinegotziak.

EH Bilduk ohartarazi zuen Urtaranen
gobernuak zuen aurreikuspena ez zela nahikoa, eta ez zetorrela bat Udalak kudeatuko zituen kasuen kopuruarekin. Gaur egun, zerbitzuko langileek ELZren txostenean salatu duten bezala, zerbitzua kolapsoaren ertzean dago, eta kostatzen ari zaie zerbitzua jasotzen duten 3.000 pertsona eta familia baino gehiagori arreta ematea.

ELZren eskumen osoa bere gain hartu baino egun batzuk lehenago, Udalak ELZren Arretarako Bulego bat jarri zuen martxan, 13 profesionalekin. Hiru hilabete hauetan, kasuen gorakadak bulego hori gainditu du. Aurreikuspen eskasak arreta
ematerako orduan zailtasunak areagotu ditu. Sail horren arabera, espedienteen pilaketaren eta arreta-eskaera oso zabalaren egungo egoera dela eta, uste da urtebete igaro daitekeela bulego honek egoera normalizatu eta eskumen-aldaketak ekarri duena baloratu arte.

EH Bilduk salatutako aurreikuspen falta agerian geratu da Udalak atera duen 15 milioi euroko kontratu berriarekin.
«Kopurua, EH Bildutik esan bezala, ez zen eta ez da nahikoa izan. Are gehiago, 2022ko lehen hiruhilekorako urte osorako beharko lukeen kontratua agortzear dago. Aurrekontuetan aldaketak egin beharko dira, arreta eman behar zaien pertsonen kopurua handitzeko orduei aurre egin ahal izateko», adierazi du Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak. Era berean, jakinarazi du EH Bilduk FOFELetik datozen 2 milioi euroko igoera proposatzen duela, dauden gabeziei, ahal den neurrian, aurre egin ahal izateko. «EH Bilduk eskua luzatu eta borondatea erakutsi du Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren hobetzekuntza progresiboaren bidea adosteko eta ekonomikoki hornitzeko».

EH Bilduk, gainera, ELZren ponentziari buruzko balorazioa egin du. Viterok adierazi du udal gobernuak ez zuela jarrera eraikitzailerik saio horietan:
«ELZren baldintzak hobetzeko lan bateraturako gunea izan behar zuena, Urtaranen gobernuaren jarrera dela eta, zerbitzua biziberritzeko eta indartzeko aukera galduan bihurtu da. EAJk eta PSEk kostu gisa baino ez diote begiratzen ELZri, gastu gisa, eta ez direnaren gisara, hau da, pertsonen bizi-kalitatean inbertsioa eta, batez ere, eskubidea».