Gasteiz

Albisteak

Udalak antolaturiko jardueretan euskararen presentzia bermatu dadin eskatzen du EH Bilduk, are gehiago haurrei zuzendutakoak direnean


Egunotan EH Bilduk jakin izan du, datozen urtarrilaren 5ean eta 6an Errege Magoak ikusteko udalak antolaturiko ekitaldia gaztelania hutsean ospatuko dela, non publikoaren gehiengoa, haurrak kasu honetan, euskaldunak diren.

| 2020-12-29 12:17:00

EH Bilduk Udalak haurrentzako antolaturiko jardueretan, Euskeraren Normalizaziorako Legeari jarraiki, euskara bermatu dadin eskatuko du hurrengo asteotako batzordeetan. EH Bilduk egun hauetan gurasoengandik kezka ugari jaso ditu gabonei loturiko ikuskizunen artean Errege Magoak ikusteko Mendizorrotzan antolaturiko saioa gaztelania hutsean izango delako. Hori dela eta, aurrerantzean era honetako ikuskizunetan euskara, hizkuntza ofiziala den heinean, bermatua egon dadin eskatuko du EH Bilduk.

 

Gure haurrak euskaldunak dira orokorrean, eta udalak antolaturiko ikuskizunetan, are gehiago gabonen kulturari loturiko hauetan, Errege Magoena kasu, euskara bermatua egon dadin ezinbestekoa dela uste dugu” adierazi du Miren Larrion Gasteizko EH Bilduko bozeramaileak. Euskareren sustapenaren, erabileraren eta normalizazioaren erabileraren aldeko EH Bilduren apustua argia da, eta bada garaia instituzioek hala izan dadin ere konpromisoak har ditzaten.

 

Euskararen normalizazioan aurrerapausoak emateko ezinbestekoa da haurrei zuzenduriko ekintzetan euskararen presentzia bermatua egotea”, dio Larrionek, zeinek harridura handiz ikusi duen oraindik hala ez izatea. Izan ere, aurreko urteetan, EH Bilduk behin baino gehiagotan eskatu du errege Magoek haurrei euskaraz zuzentzeko gaitasuna izan dezaten. Kultur zinegotziak, pasaden legealdian jada, gai honek gobernua “arduratzen” zuen gaia zela adierazi zuen, baina, oraindik ere, ez dio gaiari heldu. Horregatik, EH Bilduk dagokion batzordeetara eramango dugu euskara bermatzeko erregua, hala eskatzen baitu ere Gasteizko gizartearen gehiengoak.