Gasteiz

Albisteak

Tuvisarako energia elektrikoa kontratatzeko %100 berriztagarria den energia soilik merkaturatzen duten enpresak bakarrik aurkeztu ahal izatea eskatzen du EH Bilduk


Amancay Villalba: "Eskaera honek berretsi egiten du EH Bilduk berriztagarrien alde duen konpromisoa, izan ere, trantsizio energetikoa erraztuko duten mekanismo guztiak aktibatu behar direla sinetsita gaude".

| 2021-02-02 12:09:00

EH Bilduk, berriz ere, Tuvisarako energia elektrikoaren kontratazioan klausula bat sartzea defendatu du, %100 berriztagarria den energia soilik merkaturatzen duten enpresak bakarrik aurkeztu ahal izatea ezartzen duena. Hala bermatzen du, halaber, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak, zeinak esaten duen ere ingurumen- eta gizarte-klausulak sartu ahal izango direla. "Eskaera honek berretsi egiten du EH Bilduk berriztagarrien alde duen konpromisoa, eta trantsizio energetikoa erraztuko duten mekanismo guztiak martxan jarri behar direla sinetsita gaude", azpimarratu du Amancay Villalba EH Bilduko Gasteizko zinegotziak.


Aurreko lehiaketa publikoan, Tuvisak klausula hori sartu zen, eta, horren ondorioz, sozietate publikoak bide judiziala egin zuen, eta honek arrazoia eman zion. "Mesede eskasa egiten diegu gure zerbitzu juridikoei, ibilbide honek guztiak izan duen gai batean ez bagara irmo mantentzen. Legala dela dakigun kontu batean atzerapauso bat ematea da", esan du Villalbak, eta bide horretan klausula baliozkoa dela onartua dagoela gogorarazi du.


EH Bilduk berriztagarrien alde egiten duen apustu irmoa berresten du. "Kontratazio publikoa ez da gai horretatik kanpo geratzen, kontratazio publikotik erabaki baitezakegu zer kontratatu nahi dugun. Eta guk uste dugu trantsizio energetikoan aurrera egiteko modua berriztagarrien alde egitea dela", adierazi du Villalbak. EH Bilduren ustez, hornitzen duten energiaren %100 berriztagarria dela berma dezaketen enpresak dira soilik berriztagarriekin bakarrik merkaturatzen dutenak.