AKTUALITATEA


| 2022-05-17 10:21:00

EH Bilduk mozio bat eramango du ostiral honetako udalbatzara, gardentasuna eta Europako Funtsei buruzko informazio-fluxua hobetzeko eskatzeko. Hori dela eta, EH Bilduk Ogasun Batzordearen batzi beharreko gaien atalean puntu berri bat sartzea eskatuko du, udal gobernuak Europako Funtsen kudeaketari eta izapidetzeari buruzko berrikuntzen inguruan informazioa eman dezan. Puntu horretan, gainera, udal taldeek galderak eta balorazioak egin ahal izango dituzte.

Era berean, EH Bilduk puntu
horretan koadro-egoera bat eranstea planteatzen du udal proiektuetarako egin diren Europako Funtsen eskaerei buruzko informazio eguneratuarekin. Informazio horretan egindako eskaeren tramitazioaren egoera jasoko da, bai eta laguntzak eman diren edo ez, eman den laguntzaren kopurua, eta lagutza jasoko ez duten proiektuen zerrenda nahiz arrazoia.

Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez,
«Udal talde guztiak bat gatoz Europako Funtsen deialdiek duten garrantzian eta dimentsioan. Horregatik, funts horiei buruzko gardentasuna eta informazio-fluxua hobetzea planteatzen dugu. Osoko bilkurari eskatuko diogu berriro ere herritarrek Europako Funtsen kudeaketari eta izapidetzeari buruzko informazio argia eta gardena jaso behar dutela, eta joan den urtarrileko osoko bilkuran horri buruz onartutako mozioa lehenbailehen gauzatzeko eska dezatela».