Gasteiz

Albisteak

EH Bilduk udalak dituen etxebizitza baliabideak lehentasunez babestutako alokairua sustatzera bideratzeko eskatu du


Felix Gonzalez: "Alokairu sozialaren eskariak gora egiten jarraitzen du eta Etxebizitzaren Euskal Legea aplikatzeko unea da, alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitze aldera".

| 2020-10-20 10:53:00

Etxebizitza duin eta egokia izateko eskubide subjektiboa Etxebizitzaren Euskal Legearen (3/2015 Legea) 7. artikuluan jasota dago. Hala ere, gaur egun, Gasteizen alokairu sozialeko etxebizitza babestuen parkea ez da nahikoa, argi eta garbi. "Etxebizitza duin eta egokirik ez izateak hezkuntza, osasuna, zerbitzu publikoak eta abar eskuratzearekin zerikusia duten beste oinarrizko eskubide batzuk izatea baldintzatzen duela uste da, eta, horregatik, berebiziko garrantzia du etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubidea eskubide subjektibo gisa aitortzeak, beren eskubidea betetzeko etxebizitzarik eta baliabide ekonomiko nahikorik ez dutenen alde", adierazi du EH Bilduko zinegotzi Felix Gonzalezek, zeinek, udal etxebizitzen baliabideak alokairura lehentasunez bideratzea eskatu du.


Etxebideko etxebizitza-eskatzaileen erregistroko datuei dagokienez, nabarmendu behar da duela gutxira arte 6.500 espediente erregistratu zirela alokairuko etxebizitza-eskatzaileen artean Gasteizen. Zoritxarrez, eta EH Bilduk jakin ahal izan dituen azken datuen arabera, kopuru hori 9.000 pertsonara igo da. Aldiz, gaur egun jabetzako etxebizitza-eskatzaileen indarreko espedienteak 700 baino ez dira.

 

2008ko krisiaren ondorioz, eta honek eragindako babestutako alokairuko etxebizitzen premiaren gorakada bortitzaren ondorioz, egoerak hobera egin beharrean, alokairuko prezioen igoerarekin eta pandemiak sortutako egoerarekin okerrera egitean ari da. "EH Bilduk behin eta berriz defendatu du Etxebizitzaren Euskal Legeak erakundeen esku jartzen dituela ekintza publikorako tresnak, bizi dugun egoera larri honen aurrean. Lege hau betetzea eta alokairuko etxebizitzen parke publikoa handitzeko lan egitea eskatzen dugu. Beharrak gora egin du eta administrazioak erantzun egin behar dio", adierazi du Felix Gonzalez zinegotziak.

 

Aipaturiko Legearen 7, artikuluak hala dio:

«Eusko Jaurlaritzak eta lurralde-izaerako administrazio publikoek erabilgarri dauden etxe-bizitza-baliabideak, lehentasunez, egoera txarrenean dauden kolektiboentzako alokairuko etxebizitzak sustatzera bideratuko dituzte. Lehentasun horrek esan nahi du etxebizitza-baliabi-deen %80, birgaitzera bideratutako baliabideak salbuetsita, alokatze-politiketara bideratuko dela eta babes publikoko araubidean eraikitakoaren bolumena ez dela ehuneko hori baino txikiagoa izango»

 

Asimismo, dicha legislación recoge que ese 80%, exceptuando los recursos públicos destinados a rehabilitación, se incrementará hasta el 100% en los cinco años siguientes a la fecha de publicación a esta Ley.