AKTUALITATEA


| 2022-07-11 10:45:00

EH Bilduk proposamen bat aurkeztu du, Maturana-Berastegi jauregia lankidetza-proiektu bat izan dadin, auzo proiektu publiko-komunitario bat. Hau da, Udalak eta auzoak (kolektiboek, bizilagunek...) jauregiak izan behar dituen espazioak, zerbitzuak eta baliabideak adostea eta lankidetzan aritzea; espazioaren kudeaketa partekatua ere eskainiz, kudeaketa komunitarioaren autonomia gailentzen den bitartean.

«Erdi aroko hirigunea eraberritzeko Plan Berezi Integratua (PERIa) berrikusteko mahai tekniko-herritarra auzoaren gabeziak antzemateko lanean aritu da. Eta testuinguru horretan, Maturana-Berastegiren erabilera definitzeko interesa agertu dute bizilagunek. Horren aurrean, EH Bilduk auzoari ahotsa ematearen eta jauregiaren erabilera adostearen aldeko apustua egiten du, eta auzoari proposamen itxi bat mahai gainean ez jartzearen aldekoa, non ez duen parte hartu. Auzoarekin lan egin nahi dugu, auzoarentzat eta auzoarengatik», adierazi du Xabi Ruiz de Larramendi EH Bilduko zinegotziak.

Ildo beretik, zinegotziak nabarmendu du Alde Zaharrean kalitate handiko jauregi eta espazio ugari daudela, baina orain arte hiriko erabileretara bideratu direla, eta ez auzoaren beraren beharrei erantzutera.

Arkitekturari d
agokionez, bere ustez, «ukaezina da eraikinaren ondare- eta arkitektura-balioa, eta, beraz, eraikinaren edozein eraberritzek eraikinaren berezitasunak errespetatu beharko ditu». Era berean, EH Bilduk adierazi du lankidetza publiko-komunitario horren ondorioz erabakitzen den erabilera alde batera utzita, birgaitze-lanen prozesuan bisita gidatuak egin behar direla eraikinera; obren bidez irekitako proiektuaren antzeko proiektu batekin, herritar guztiei ezagutzeko eta eraikinaren balioak eta garrantzia zabaltzeko aukera emateko.