AKTUALITATEA


| 2022-02-16 09:53:00

EH Bilduk ostiral honetan udaleko osoko bilkurari helaraziko dio beharrezkoa dela udal guneetako publizitatea arautzea, izaera diskriminatzailea duten edo pertsonen eskubideen aurka egiten duten edukiak saihesteko. Adibide gisa dugu, duela gutxi TUVISAren markesinetan kokatu zen abortuaren aurkako kanpaina, eta udalak erretiratu egin behar izan zuena. EH Bilduren helburua da zuzenean galaraztea, jarri aurretik, eskubideak urratzen dituen publizitate mota hori.

«Izaera publikoko udal-eremuetan, nahitaez zaindu behar dugu argitalpena iraingarria, diskriminatzailea eta udal-irudia edo -jarduera kaltetzen ez duena izan dadin. Argi dago kanpaina honi dagokionez ez direla helburu horiek bete. Publizitate pribatuak udal espazioetan duen erabilera modu egokian gainbegiratzeko tresnak eskura behar ditugu», adierazi du Rocio Vitero EH Bilduko zinegotziak.


Horregatik guztiagatik, publizitatea kokatzeko guneetako kontratuen lizitazio prozesuetan TUVISAn erabiltzen diren antzeko klausulak ezartzeko eskaera eramango du EH Bilduk osoko bilkurara. Horrela, posible izango litzateke aurreikusitako edukiak gainbegiratu ahal izatea eta pertsonen eskubideen aurka egiten duen edo izaera diskriminatzailea duen publizitatea erakustea eragozteko.

Era berean, indarrean dauden kontratuak berrikustea eskatuko du, pertsonen eskubideen aurka
koa edo diskriminatzailea izan daitekeen publizitatea jartzea eragotziko duten formulak abian jartzeko helburuarekin.