Gasteiz

Albisteak

EH Bilduk ostalarientzako 600.000 euroko laguntza zuzenen funts bat sortzea proposatu du


Rocio Vitero: "Terrazen tasaren salbuespen proposamena ez da nahikoa, alde batera uzten duelako terrazarik ez duen ostalaritzaren zatia, hain zuzen ere, kaltetuena. Sektore osora iritsiko diren laguntzak behar dira".

| 2021-02-09 10:33:00

EH Bilduk zuzeneko laguntzen funts bat sortzea proposatu du gaur, ostalaritza sektorea bere osotasunean hartzeko helburuarekin. 600.000 euroko funts bat da, Arabako Foru Aldundiak 9 milioi euro gehiago bildu baititu, eta Udalera FOFEL bidez iristen da, Ogasun zinegotziak onartu zuenez. Hori dela eta, EH Bilduk 600.000 euroko funtsarekin ostalaritzaren 100%-era iristea du helburu.


Proposamen horrek aurre egiten dio terrazen tasaren eztabaidan eman den nahikoa ez den proposamenari. Izan ere, proposamen horrek Gasteizko ostalaritzaren %52 kanpo uzten du. Gasteizko EH Bilduko zinegotzi Rocio Viterok adierazi duenez, "lehen olatuaren ondoren, gure hirian 45 lokal itxi dituzte dagoeneko, eta 180 familiek negozioa galdu dute. Horregatik, laguntza zuzenak behar ditugu, atzerapenik gabe. Tasaren salbuespenaren proposamena ez da nahikoa, alde batera uzten duelako terrazarik ez duen ostalaritzaren zatia, hain zuzen ere, kaltetuena".


Merkataritza eta ostalaritzako azken txostenaren datuen arabera, gure udalerrian 1.428 ostalaritza-lokal daude, eta horietatik 690ek terraza dute. Hori dela eta, tasaren salbuespen horrek zuzenean uzten du laguntzatik kanpo ostalaritzaren %52.


Gainera, EH Bilduk tasak ordaintzeko egutegia aldatzea eskatu du, ostalaritzak udal tasetan ordainketa handia egin behar ez izateko eta horiek itzultzeko hilabeteak itxaron behar ez izateko. "Egutegi aldaketa bat proposatuko dugu, udal tasak urtearen amaieran biratzeko, ordaindu beharreko kopuru zehatza ezagutzen denean. Horrela, hasierako kobrantzak, tramiteak, erreklamazioak eta atzerapenak saihestuko lirateke diru-sarrerarik sortzen ari ez den sektore bati egindako itzulketetan, baina bai gastuak", adierazi du Viterok.