Gasteiz

Albisteak

EH Bilduk kazetarien adierazpen askatasuna defendatu eta euren lana burutzeko jartzen zaizkien oztopoak salatu ditu


Lopez de Aberasturi: “Grabatzea kazetariek duten eskubide bat da, baita poliziaren ekintzak grabatzea ere. Eta arazoa ez da inondik inora kazetariena, poliziarena baizik. Poliziaren irudia bera ez dute grabatutako irudiek zikintzen, euren aritzeko modua baizik”.

| 2021-01-27 12:47:00

EH Bilduk Segurtasun batzordera eraman du Argiako kazetari bati jarritako isunaren harira sindikoak ezagutzera eman duen ebazpenaren gaia. Izan ere, Argia komunikabideko kazetari batek salatu zuen, Gasteizko udaltzain batek polizia operazio baten, irudiak hartzea debekatu nahi izan ziola pasaden maiatzaren 7an. Komunikabideak berak, Sindikoari kasua aurkeztu eta Sindikoak arrazoia eman zion ARGIAri: Polizia grabatzea eskubidea da; herritar guztiona, ez soilik kazetariona.

 

Hori dela eta, EH Bilduk batzordera eraman nahi izan du gaia, kazetarien eta herritarren eskubideak bermatze aldera. Grabatzea kazetariek duten eskubide bat da, baita poliziaren ekintzak grabatzea ere. Eta arazoa ez da inondik inora kazetariena, poliziarena baizik. Poliziaren irudia bera ez dute grabatutako irudiek zikintzen, euren aritzeko modua baizik”, adierazi du Iratxe Lopez de Aberasturik.

 

Era berean, Lopez de Aberasturik segurtasun zinegotziari galdetu dio ea zeintzuk izan diren poliziari ebazpena ezagutarazteko eman diren urratsak. Horrez gain, departamentu barruan zer neurri zuzentzaile hartu diren ere galdetu du EH Bilduko zinegotziak.