AKTUALITATEA


| 2022-03-28 12:01:00

Sahararen etorkizunari buruzko azken gertaerei erantzuteko Gasteizko Udalean ezohiko osoko bilkura egiteko eskaera erregistratu dute gau EH Bilduk eta Elkarrekin Gasteizek. Gasteizek saharar herriarekin duen lotura historiko eta afektiboa kontuan hartuta, bi udal taldeek uste dute beharrezkoa dela Udaletik adierazpen argi, garbi eta soldario bat egitea, eta gatazkari irtenbidea bilatzeko laguntza ematea, Sahararentzako autodeterminazio-erreferendum baten bidez.

EH Bilduk eta Elkarrekin
ek ezohiko bilkuran eztabaidatzeko testu bat adostu dute ere. Marokoko Erresumak Sahararen autonomiari buruz egindako proposamenaren inguruan Pedro Sanchez presidentearean aldebakarreko adierazpenak errefusatu dituzte bi udal taldeek. Era berean, gatazkan dauden aldeen arteko negoziazio-prozesu politikoari berrekiteko Sahararako bidali den ordezkaritzak egindako ahaleginak babesteko eskatu diote estatuko gobernuari.


Testuak, halaber, konponbide politiko justu, iraunkor eta elkarrekiko onargarri baten beharra jasotzen du, Nazio Batuen ebazpenekin bat etorriz. Konponbide hori funtsezkoa da, gainera, Magrebeko herrialdeen arteko lankidetzarako eta eskualdeko egonkortasunerako eta segurtasunerako.

EH Bilduk eta Elkarrekin
ek kezka agertu dute Sanchezek Sahararen inguruan adierazi duen jarrera aldaketa erradikalagatik eta horrek izan ditzakeen ondorioengatik, eta gogorarazi dute jarrera horrek Nazio Batuen ebazpenak eta nazioarteko zuzenbidea bera urratzen dituela.