Gasteiz

Albisteak

Aisialdirako gune seguruak sortzeko, EH Bilduk Udalari eskatu dio bere gain har dezala ikastetxeetan karpak jartzeko kostuaren %10a


Miren Larrion: "Ezinbestekoa da ikastetxeetan espazio aireztatuak izatea non jolasleku estaliak bermatu ahal izango diren. Erakundeak buru-belarri jardun behar dira espazio seguruak sortzen eta bermatzen".

| 2021-01-11 11:41:00

EH Bilduk Udalari eskatu dio, eta, zehazki, Udaleko Hezkuntza zinegotziari, haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeei behar bezala jakinaraz diezaiela karpak jar ditzaketela ikastetxeetan, horrela, interesa duten ikastetxeek beren eskaera bideratzeko aukera izan dezaten. Urtarrilaren 22an amaituko da Udalek Hezkuntza Sailari eskaera horiek bidaltzeko epea, ikastetxe publikoetan karpak jartzera bideratutako gastuak finantzatzeko, COVID-19a dela eta behar den denborari lotuta, 2020/12/21eko EHAAn jasotakoaren arabera.


EH Bildu harremanetan jarri da hainbat ikastetxerekin, eta egiaztatu ahal izan du udal zerbitzuengandik ez dutela deialdiaren berririk izan, nahiz eta Udala bera den eskaera horiek lantzeko arduraduna. Hori dela eta, talde hau harremanetan jarri da udal arduradunekin, ikastetxeekin harremanetan jar daitezen eta eskaera hori izapidetzen lagun diezaieten eskatzeko. "Ezinbestekoa da ikastetxeetan espazio aireztatuak izatea non jolasleku estaliak bermatu ahal izango diren. Erakundeak buru-belarri jardun behar dira haurrentzako espazio seguruak sortzen eta bermatzen, adierazi du Miren Larrion Gasteizko EH Bilduren bozeramaileak.


Xedapen horrek jasotzen duenez, COVID-19aren pandemiak eragindako egoeraren aurrean, Hezkuntza Sailak bere gain hartuko du karpak instalatzeko kostu osoaren %90a. Hori dela eta, Larrionek kostuaren gainerako %10a Gasteizko Udalak bere gain har dezala eskatu du, baita eskaera-kopurua baloratzea ere, lehentasuna emanez presiorik handiena jasaten duten ikastetxeei, bai hezkuntza arloan baita bestelakoetan ere (espazio-mugak, etab.).