AKTUALITATEA


| 2019-11-13 18:22:00

 

Hautskunde kanpainan herritarrei agindutako dinamikari eutsiko dio EH Bilduk hasi berria den legealdi honetan. Era horretara, Auzoz Auzo dinamikari eutsi, eta auzo batzarrak egingo ditu Elgoibarko ezker subiranistak. Bihar egingo du lehendabizikoa, azaroaren 14an, Altzolan. Arratsaldeko 19:00etan izango da, Hurrengo astelehenean, San Pedroko etxeetako auzotarrekin elkartuko da EH Bildu, lokal munizipalean, arratsaldeko 19:00etan. 

 

Aurreko udal eta foru hauteskundeetako kanpainan abiatuko zuen Auzoz Auzo egitasmoa EH Bilduk, eta hainbat auzo batzar egin zituen, herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko asmoz. Orduan agindu zuen Auzoz Auzo dinamikarekin jarraitzeko asmoa zeukala hurrengo legealdian, eta emandako hitza beteko du. Herritarren iritziak eta proposamenak entzun eta jasotzeaz gainera, dituzten arazoen konponbideak elkarrekin lantzeko asmoa daukate bilerek, beti ere, herritarrei eskainitako zerbitzuak eta haien bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin.