Eibar

Albisteak

EH Bilduk ez du Errebalerako PSOEk duen proposamena onartuko


Baserritarren, 7 postu finkoen eta ostalaritza zerbitzuaren pleguak aztertu eta gero, EH Bildu ez dago batere ados PSOEk Errebalentzako egindako planteamenduarekin. Zonalde kulturalari dagokionez ere, ez dugu onartuko parte-hartze ariketetan ateratako ondorioak leuntzea.

| 2020-09-21 12:36:00

Kilometro zeroa dute ahotan baina non geratu da beraien planteamenduan? Rialtoko “behin-behineko” plazan dauden baserritar guztiek izan beharko dute lekua Errebal eraikin berrian. Baina ez hori bakarrik, planteatzen dituzten 7 postu finkoek ere kilometro zero bereizgarria izatea derrigorrezkoa da EH Bildurentzat. Postuetako bat adibidez, arraindegia izango da, nola ez zaio eskainiko lehenago Rialton 15 urtetan zehar itxaron duen arraindegiari? PSOEk erantzukizun morala izan beharko luke honekin.

Bestalde, ostalaritza zerbitzurako betebeharrak ez ditugu onartzen. Non geratzen da ekintzaileenganako deferentzia? Ez dugu onartuko ostalaritza zerbitzu honetara sartu ahal izateko beste negozio bat izan behar izatea. Gainera, ez dago erabiliko dituen produktuen gaineko eskakizunik. EH Bilduk argi dauka Errebal berriak sinergiak bultzatu behar dituela eta baita barne ekonomia zirkularra, beraz, ostalaritza zerbitzuak erabiliko dituen produktuak plazan bertan erositakoak izatea eskatuko dugu.

Dinamizatzaile sozio-kulturalaren beharra

Eraikina traktore, berritzailea eta erakargarria izateko dinamizatzaile sozio-kultural baten kontratazioa bultzatzea beharrezkoa da. Betiko neurriekin betiko emaitzak izango ditugu. Dinamizatzailearen beharra argia da. Errebal eraikin osoa eta Coliseoa dinamizatzeko pertsona baten beharra du Udalak. Miloika euro xahutu ditugu eraikinean zerbitzuak birkokatzeko?