Donostia

Albisteak

“Donostian desorekak areagotzen ari direnean, berreskura dezagun gure hiriko espiritu komunitarioa”


Hiriko Eztabaida 2020. Reyes Carrereren diskurtsoa

| 2020-10-27 13:10:00

Kaixo, egun on, buenos días a todas y todos

Lehenik eta behin, gure babesa eta maitasuna adierazi nahi diegu pandemiaren ondorioz gaizki pasatzen ari diren donostiar guztiei: gaixorik daudenei, senideren bat galdu dutenei, lana edo negozioa arriskuan dutenei…

A nuestras personas mayores, mucho cariño, porque sabemos que bastantes de vosotros y vosotras lo estáis pasando realmente mal.

Gazteak ere gogoan ditugu: badakigu nola eragiten ari zaizuen zuei ere Covidaren krisi hau.

Y, por supuesto, nuestro apoyo total a quienes día a día luchan contra esta pandemia y sus consecuencias, desde las escuelas, desde los servicios sociales y el sector de los cuidados y, por supuesto, desde nuestra sanidad.

Musu handi bat zuentzat denontzat.

Eta uste dut, gaur, itxaropen mezu bat bidali behar diegula donostiarrei. Ez da garai erraza; berriro ere pandemia gogor jotzen ari da; berriro ere kutsatu eta ospitaleratuak; berriro ere donostiar askoren lana, negozioak, etorkizun ekonomikoa… zalantzan… Baina ezin dugu itxaropena galdu: gai gara lehendik zetozen eta pandemia honek areagotu dituen hainbat joerari aurre egiteko. Inoiz baino garbiago ikusi dugu zer garrantzitsua den babes sistema publiko sendo bat izatea: osasungintza, hezkuntza, zaintza, administrazio eraginkor bat… Inoiz baino garbiago ikusi dugu zer garrantzitsua den espiritu komunitarioa: kolektibo baten parte garela non elkartasun mekanismoak ezinbestekoak diren arazoei aurre egiteko.

Y solo podremos salir de esta crisis sanitaria, social, política y económica mejor que cuando entramos, recuperando el espíritu comunitario que Donostia siempre ha tenido y que nos está arrebatando unas políticas municipales cada vez mas neoliberales.

Transformemos los y las donostiarras el individualismo en comunidad y ahí, en el centro centro de la comunidad, está el bienestar de las personas: un mundo sostenible y con respeto a la naturaleza, educación para todos, vivienda digna, trabajo digno, sanidad e igualdad: entre hombres y mujeres, entre generaciones, entre razas y creencias. La estrategia comunitaria es más necesaria que nunca paar salir mejores de esta crisis.

Un proverbio chino ya nos lo indica:

“Si caminamos solas, iremos más rápido; si caminamos juntas, llegaremos más lejos”

Eta sentitzen dut esatea, Goia jauna, baina gaur gaurkoz zure politikek ez gaituzte helburu horretara hurbiltzen. Entzun ditut, zeure diskurtsoan, hitz eta kontzeptu politak (lan komunitarioa, iraunkortasuna, kohesioa) baina diskurtsoak praktikarekin alderatu behar dira. Lan komunitarioaren antipodetan zaude Goia jauna, pandemiari dagokionez, ez dituzu erabakiak partekatzen. Ez gurekin, oposizio buru garela, ezta hiriko eragileekin ere. Hori da errealitatea. Eta “denok batera” aritzeko eskatzea eta zure gobernantza eredua kontzeptu kontrajarriak dira.

Esperamos que, en la réplica, nos reconozca que la unilateralidad es uno de los ERRORES que ha reconocido en su discurso, pero que no ha enumerado, y se comprometa a corregirlo en el futuro.

Pandemia da, une honetan, eta inongo zalantzarik gabe, donostiarren kezka nagusia. Arazo izugarri honen aurrean, inork ikusi al du Eneko Goia hiriko eragile politiko, sozial eta ekonomikoak lideratzen, Covid-aren krisiari aurre egiteko? Ez. Beste alkate batzuek -inguruko herrietakoak haietako zenbait- neurriak adostasunez hartzen saiatu dira, kaltetuekin, bizilagunekin, udal talde guztiekin, sektore ekonomikoekin… Donostian, aldiz, alkateak alderdirik autoritarioena erakutsi du: hartu dituen erabaki apurrak bere kasa hartu ditu, ia inorekin kontatu gabe. Ez da halako arazo batek eskatzen duen jarrera, Goia jauna: gai honi erabateko lehentasunez heldu eta esfortzu kolektiboa lideratu beharrean, alkatea hor egon da hilabeteotan udaletxeko despatxoan sartuta, edo bestela, Santa Klara uhartean edo Zubieta kalean, metro-pasantearen gorabeherengatik Eusko Jaurlaritzaren jokaera zuritzen.

Askotan esaten da halako krisiek norberaren alderik onena eta okerrena ateratzen dutela. Ez naiz ni hasiko esaten zer den ona edo txarra udal batean, baina hemen, etxe honetan, pandemia garaian, bi joera areagotu direla, bai. Batetik, hiri eredu neoliberal bat. Eta bestetik, autoritarismoan oinarritutako gobernantza eredu bat.

Eneko Goia opta por profundizar en su visión neoliberal de la ciudad. Por un lado, existe, por parte de su gobierno, una desidia absoluta ante los nuevos centros de salud que necesita la ciudadanía, se producen recortes como el de la haurreskola de Riberas de Loiola, de proyectos recogidos en los presupuestos participativos, se abandonan todos los planes de cubrimientos de espacio público y otro tanto ocurre con los haurtxokos y gaztelekus,

Capítulo aparte merece el trato que se está dando a Altza, Intxaurrondo y Bidebieta, al Distrito Este de la ciudad, del que suele sacar pecho el Gobierno Municipal. Pues bien: la realidad es que actualmente los presupuestos de 2019 y de 2020 de la Junta del Distrito Este, con las correspondientes partidas destinadas a mejorar la vida de sus vecinos e ir reduciendo los desequilibrios que afectan especialmente a esta zona, se encuentran paralizados. En total millón y medio de euros. ¿Sabe, señor Goia, qué porcentaje de las ayudas que su gobierno ha destinado al pequeño comercio, en este contexto de crisis, ha llegado a los barrios del este de la ciudad, a través de la primera fase del PREK? 14... 14 de 1.429 comercios que se acogieron a los ayudas en el conjunto de la ciudad. Es decir, el 1%.

Hablamos, por tanto, de recortes y dejadez en servicios y espacios fundamentales para la vida diaria de las y los donostiarras.

A su vez, asistimos a un aumento de la privatización de servicios. El último ejemplo, los polideportivos municipales, que están pasando de estar gestionados por entidades sin ánimo de lucro a estarlo por empresas que sí lo tienen: primero fue Riberas de Loiola, recientemente Zuhaizti y el próximo caramelo es probable que sea el de Altza.

Todo esto por un lado. Porque de forma paralela el Gobierno Municipal de PNV y PSOE aparece como el principal impulsor o valedor de proyectos absolutamente innecesarios, como es una pasante de metro de cerca de 200 millones de euros, una estación de TAV de 80 millones de euros; la enésima gran superficie comercial en Belartza o el proyecto de la isla que ya sobrepasa, en previsiones, los 4 millones de euro y tampoco deja de subir. ¿De verdad estas son las prioridades actuales de Donostia? ¿De verdad son estas las bases de ese modelo “social” y “sostenible” al que Eneko Goia se acaba de referir en su discurso?

Eneko Goia errezeta zaharrak aplikatzen ari da, testuinguru honetan esperientzia eta sena norabide aldaketa bat eskatzen ari diren bitartean. Eta ondorioz, desorekak areagotzen ari dira Donostian. Langabezia tasa % 33 igo da azken urtebetean. Gasteizen edo Bilbon baino hamar puntu inguru gehiago eta Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino bost puntu gehiago. Zergatik igotzen ari da gehiago langabezia Donostian inguruko udalerrietan baino? Diferentzia horretan, Eneko Goiak turistifikazioaren alde egindako apustuak zerikusi handia duela ziur gaude.

Errenta altuena duten auzoen eta errenta baxuena dutenen arteko aldea gero eta handiagoa da Goia alkatea denetik: 2015ean, Miramongo biztanleen batez besteko errentak bikoiztu egiten zuen altzatarrena, eta orain, hirukoiztu egiten du, Eustaten arabera. Covidek gehien zigortutako auzoak ere ekialdekoak dira Eta gogorarazi dezagun ekialdeko auzoetako biztanleen bizi itxaropena lau urte txikiagoa dela Aietekoena baino.

Nabaria da PNV-PSOEren gobernuaren jite neoliberala. Ez da berria. Baina kezkagarria iruditzen zaigu, pandemia testuinguru honetan, areagotu izana. Kezkagarria iruditzen zaigun bezala, Eneko Goiaren gobernuaren beste joera: gobernantza eredu autokratikoa. Bere gobernantza ereduaren adibide grafiko bat jarriko dugu: sei hilabeteetan, Eneko Goiak ez du udal talde guztiekin batera agerraldirik egiteko beharrik sentitu. Gure inguruko beste hiri eta herri batzuetan ez bezala, Goiak saihestu du oposizioarekin neurriak adostea eta batasun irudia ematea.

EH Bildun uste dugu, inoiz baino gehiago, herritarrei entzuteko garaia dela honako hau. Eta epe luzerako zein motzerako neurriak hartu behar dira: epe luzera, Donostiari beste norabide bat emateko, eta epe motzera Donostiako eredu ekonomikoa orekatuago eta sendoago bihurtzeko eta inor atzean ez uzteko. Izan ere, pandemia hasi denetik, gizarte laguntzetara jotzen duten donostiarren kopurua %33 hazi da, Udal Gobernuak berak emandako azken datuen arabera.

Ildo honetatik, eta hiri orekatuagoa lortu eta pertsonen bizitza erdian jarriko duen eredu bat eraikitze bidean, EH Bilduk bost hutsune nagusi hauek ikusten ditu gaur egun Donostian, eta haiek soluzio bidean jartzeko proposamena ere egiten du.


 

1-Etxebizitza. Etxebizitzaren arazoa ukaezina da azken urteotan areagotu egin dela. Arazo honen aurrean, ezinbestekoa da alokairuaren prezioei muga jartzea. Oso ondo dakigu denok hau ez dela Udalaren eskumena, baina une honetan Eusko Legebiltzarrean alokairuen prezioa mugatzeko lege proposamena dago mahai gainean, EH Bilduk aurkeztuta, eta hemen gauden alderdi politiko guztiok ordezkaritza dugu erakunde horretan; beraz, lan egin dezagun denok proposamen horrek aurrera egin dezan donostiarren mesedetan. Horrekin batera, politika tinko bat aurrera eraman behar dugu funts putreen aurka eta herritarren alde. Etxebizitzaren Udal Behatokia ere martxan jarri beharko genuke; gogorarazi nahi dut 2017an Udalbatza hau behatoki honen sorreraren alde agertu zela, eta hala ere, oraindik ez dela abian jarri; bada garaia, Goia jauna… Eta, jakina, norabide aldaketa bat beharko genuke pisu turistikoen politikan.

2-Gizarte politika. Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua Udalaren eskumena da, eta bertako langileek baldintza eskasetan lan egin behar izaten dute maiz. Hain zuzen ere, pandemia garai honetan. Horregatik, behar-beharrezkoa iruditzen zaigu Udalak prebentzio neurriak bermatuko dituen protokolo bat diseinatzea, Eusko Jaurlaritzak dagokion agindua argitaratu bitartean. Horrez gain, eta kontuan hartuz modu pribatuan ere langileak kontratatzen direla pertsonen zaintzarako eta garbiketa lanak egiteko -2.500 langile inguru-, eta kontuan hartuz gehienak emakume migranteak direla, haien egoera hobetzeko hainbat neurri hartu beharko liratekeela uste dugu.

Beste errealitate gordin bat, pandemia honek ere agerian utzi duena, kale egoeran bizi diren pertsonena da. Donostiako Udalak ostatua bermatu behar die kalean bizi diren herritarrei, eta bete behar ditu Etxegabeentzako Euskal Estrategiak jasotako eskakizunak: Udalak 2018an sinatu zuen akordio hau, baina ez ditu oraindik ere bertako helburuak betetzen. Bada garaia, behingoz, gai horri heltzeko, eta hitz eta asmo politetatik praktika zehatz eta eraginkorretara pasatzekoa.

3-Enplegu duina bermatuko duen eredu sozioekonomiko iraunkorra. Esan dezagun garbi: turistifikazioaren aldeko apustuak areagotu egin ditu pandemiaren ondorioetako zenbait. Turismoarekiko mendekotasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta larriagoak dira ekonomian eragindako kalteak. Donostian, eta mundu osoan. Turismoa, bai, baina eredu iraunkor batez. EH Bilduren ustez, Udalaren Turismo Zuzendaritza Plana lehenbailehen berritzeko eta prozesu horretan, eztabaida hori egiteko garaia da (Donostiako eragile sozial eta ekonomikoekin batera). Donostian, bestalde, 5.000 langile inguru ditugu zientzia eta teknologiaren alorrean, eta ezinbestekoa da Ikerkuntza + Garapena + Berrikuntzaren eta industriaren, nekazaritzaren, merkataritzaren eta sektore publikoaren arteko elkarlan aktiboa bultzatzea.

Datu bat, Goia jauna: lehen aipatu duzu Donostia zientzia hiria dela. Badakizu zer pisu duen Ikerkuntza eta Garapenak Donostiako Barne Produktu Gordinean? % 1,2. Eta turismoak? % 11,8. Hau da: turismoak, hamar aldiz gehiago... Eta Donostia Sustapenaren datuak dira. Ezinbestekoa da, baita ere, obra publikoa beste errail batean jartzea ere: herritarren beharrei aurre egiteko behar dugu obra publikoa (eta hemen pentsatzen ari naiz, adibidez, kirol arloan edo kultur etxe sarean zaharkitutako azpiegiturak ditugula eta haiek berritu beharko liratekeela, etxebizitza eraikinen berrikuntzaz ere ari naiz…)..

4-Merkataritza eta ostalaritza. Salerosketa eta kontsumo molde berriak eta merkataritza gune handiak ugaritzea kinka larria jartzen ari dira denda txikiak. Auzoetako merkataritzari eusteko plan espezifikoak garatu behar ditugu eta plan horietako dirua auzoka modu orekatuan banatu. Udal honek ezin du merkataritza gune handi gehiagorik sustatu: astakeria da, argi eta garbi.

Tambien Creemos que hay que ayudar a la hostelería. Desde EH Bildu proponemos un análisis más pormenorizado de la situación de este sector en Donostia, que nos permita dar respuesta a sus diferentes realidades. Y me refiero principalmente a esa mayoría de hosteleros en Donostia que tienen un pequeño bar o cafetería, cuya clientela es la gente de nuestros barrios -trabajadores, gente joven, personas mayores, migrantes-; hosteleros que muchas veces no pueden poner ni una terraza, y que lo están pasando realmente mal…

Y-5 Movilidad. No es posible que las prioridades en materia de movilidad de este Gobierno Municipal sean el Tren de Alta Velocidad y la pasante de metro, dos infraestructuras innecesarias y llenas de retrasos, sobrecostes e incidencias de todo pelaje. En EH Bildu creemos que el dinero de este tipo de proyectos se debe destinar a otros con verdadera rentabilidad social. Apostemos por el tramo Altza-Galtzaraborda. Reforzar la lineas de bus interbarrios. O podríamos hablar también del Intercambiador de Riberas de Loiola, algo recurrente en los discursos de PNV y PSOE que, sin embargo, lleva años en un cajón.

Goia jauna, Donostiak beste norabide bat behar du: utz ditzagun alde batera planteamendu neoliberal zaharrak, proiektu faraonikoen aldeko apustuak, eta egin ditzagun benetan pertsonen bizitzak erdigunean jarriko dituzten politikak. Ez pandemian gaudelako, ez: beharrezkoa delako, arduratsua delako. Baina pandemiak behar hori areagotu duelako ere bai. Lehentasuna ez dira ez uharteko proiektua ez metro-pasantea; lehentasunak dira. anbulatorioak, eskolak, zaintza zerbitzuak, ehun ekonomiko sendo eta orekatua, enplegu duina, bizimodu osasuntsua egiteko eskubidea. Lehentasuna herritarrak dira: donostiarrak. Eta horrek beste norabide bat eskatzen du, politika zehatz eta eraginkorrez. Eta hitz egin dezagun, Goia jauna: ezin duzu izan elkarrizketa faltaren alkatea. Arduratsua izan zaitez: hitz egin dezagun geure artean, eta hitz egin dezagun herritarrekin.


 

Itxaropenaz hizketan hasi naiz. Eta itxaropenaz hizketan bukatu nahi nuke. Ez dezagun etsi. Garai zaila egokitu zaigu bizitzea. Egun gogorrak omen datoz. Baina izan gaitezen itxaropentsuak. Gai gara honetatik ateratzeko, eta gai gara etorkizuna beste zutoin batzuen gainean eraikitzeko. Lezioak ikasteko gai garelako eta badakigulako arduraz jokatzen, besteak beste. Etsipenak ez du behin ere inongo fruiturik eman. Elkar zain dezagun.

Komunitatea egin dezagun.

Mila esker