Bizkaia

Albisteak

Udalek finantzazio egokia izan dezaten neurriak adostu ditu EH Bilduk Batzar Nagusietan


Bidegorrien arloan eta epe luzeko zaintzan ere akordioak lortuta, Arantza Urkaregi EH Bilduko batzarkideak elkarlanaren beharra azpimarratu du

| 2020-10-05 12:39:00

EH Bilduk udalek finantzazio egokia izan dezaten neurriak adostu ditu gaur goizean Gernikako Batzar Nagusietan ospatu den bilkuran.

Arantza Urkaregi EH Bilduko batzarkideak azpimarratu duen bezala, akordioak ahalbidetuko du lortutako akordioarekin udalen finantzazioa berraztertuko da EUDELekin batera eta COVID-19aren ondorioei aurre egiteko 2021eko finantzazioa bermatzeko neurriak aztertuko dira.

Urkaregik elkarlanaren beharra azpimarratu du “Covid-19ak guztiok mugiarazi gaituela. Gaur Plenoan, aurrekoetan baino erdibideko gehiago onartuko ditugu. Ez da erraza izan, are gehiago hain denbora-tarte laburrean, baino guztiok ahaleginak egin ditugu eta lortu dugu adostasun garrantzitsuak”.

Akordioak ere zaintza-sisteman, berdintasunean eta trantsizio ekologikoan

Izan ere, EH Bilduk beste hiru arlotan ere lortu du adostasuna, hain zuzen ere, zaintza sistemarekin, berdintasunarekin eta trantsizio ekologikoaren lotutakoak.

Alde batetik, zaintza-sistemaren inguruan, EH Bilduk epe luzeko zaintzaren ereduaren alde bozkatu eta horren azterketa berdintasun ikuspegitik egitea adostu du. Beste alde batetik, Berdintasun Foru Arauari dagokionez, EH Bilduk ere erdibidekoa adostu du EAJ eta PSErekin genero-ikuspegia politika publikoetan, aurrekontuen diseinuan eta kudeaketan txertatzeko. Azkenik, bidegorrien sarea eskualde ezberdinetara zabaltzea adostu du EH Bilduk EAJ eta PSErekin.