AKTUALITATEA


| 2019-10-03 12:09:00

Batzar Nagusietako Elkarrekin Podemos eta EH Bildu taldeek Bizkaiko sektore industrialaren egoera eta etorkizuna aztertzeko batzorde berezi bat sortzeko eskaria erregistratu dute. Proposamena hurrengo ohiko plenoan eztabaidatua eta bozkatua izan behar da.

 

Talde bien ustetan, “gure herrialdeko sektore industrialaren oraina eta etorkizuna alderdi politiko guztiei kezkatzen gaituen zerbait da. Hori agerian geratu zen Ahaldun Nagusia izendatzeko plenoan eta, baita ere, irailekoan”, azpimarratu dute Bea Ilardia eta Xabier Benito EH Bildu eta Elkarrekin Podemoseko batzarkideak, hurrenez hurren.

 

“Historikoki lurralde industriala izan gara eta etorkizuna ere hortik pasatzen da. Kalitatezko sektore industrial jasangarri batek bakarrik eskainiko digu etorkizun egonkor bat”, adierazi Ilardiak.

 

Azken urteetan emandako itxierekin eta enplegu erregulazioko espedienteek agerian utzi dute egoera ez dela batere ona. “EIN-ren datuen arabera, 2017 eta 2018 urteen artean Bizkaian 16.000 lanpostu galdu ditu sektore industrialean. Nahiz eta herrialdeak hazkunde makroekonomikoa bizi lanpostuak, enpresak eta lehiakortasuna galtzen goaz”, adierazi du Benitok.

 

Benitoren iritziz, “Bizkaia datorren krisirako prestatu behar da, bere enpresa estrategikoak eta sektorea indartuz”. Horretarako, Elkarrekin Bizkaiak proposatzen du Bizkaian “industria politikak aktore sozial, ekonomiko eta politikoen parte hartzea eta babesa izatea, horrela dauden enpresak eusteko eta berriak erakartzeko”.