AKTUALITATEA


| 2020-05-12 12:33:00

Enpresei sozietate zerga %60 murrizteko erabakia oso larritzat jo du EH Bildu Bizkaiak. Bizkaiko Foru Aldundiak ezarritako ez-ohiko kenkariaren ondorioz enpresei aukera ematen zaie euro bat ere ez ordaintzeko Ogasunari, horrek dituen ondorioekin.

 

Arantza Urkaregi EH Bilduko batzarkideak gogoratu du Aldundiak erabaki hori, inolako txosten ekonomiko aurkeztu gabe, hartu duela eta erabaki horrek eragin ekonomiko negatiboa izango duela, justu Aldundiak krisi soziosanitario bati aurre egin behar zaion unean.

 

Neurri hauek Bizkaiko ekonomia suspertzeko balioko dute? Enplegua sortzeko balioko dute? Ez dago inolako bermerik hartutako erabakiak Bizkaiko ekonomia suspertzeko balioko duenik. Ez dago bermerik erabakiak enplegua sortzen lagunduko duenik. Argi dagoen gauza bakarra da krisi soziosanitario honetan instituzioek diru sarrera gutxiago izango dutela eta, horrela. Ezinezkoa da Bizkaiak aurrera egitea”, azpimarratu du Arantza Urkaregi batzarkideak.

 

EH Bilduren ustez, enpresek hainbat kenkari aplikatzeko aukera daukate egungo araudian eta, hortaz, berriro aplikatzeak zerga-elusiorako aukera gehiago zabaldu besterik ez du egiten.

 

Galdera Ogasun diputatuari

 

Hori dela eta, gaurko Mahaiak bideratu du EH Bilduk Ogasun diputatuari zuzendutako galdera. EH Bilduk jakin nahi du zenbat diru gutxiago bilduko duen Ogasunak hartutako erabakiaren ondorioz.