AKTUALITATEA


| 2022-08-18 12:24:00

Bilboko Udalak, Bilboko Konpartsak ere lagun izan dituela, Aste Nagusian eraso sexisten aurka ‘Bakarrik bai da bai' kanpaina aurkeztu du gaur Arriaga Antzokian.

Asier Gonzalez EHBilduko zinegotziak horrelako kanpainen beharra azpimarratu du; izan ere, “beharrezkoa da kontzientzia hartzea eta benetan parekideak izango diren jaiak lortzea, emakumeen zein LGTBIQ kolektiboen aurkako erasorik gerta ez dadin”.

Gonzalezek balioa eman nahi izan die elkarrekin lan egindako urteei, “ez bakarrik erasoei eraginkortasunez erantzuteko, baizik eta jai-guneak sustatzeko, non pertsona guztiek libreki gozatu ahal izango duten”. Era berean, Bilboko Konpartsen eta Udalaren artean adostutako aurretiazko protokoloak errespetatzeko deia egin nahi izan du, horiek osatzen baitute Jai Batzorde Mistoa, eta gogorarazi du “ez garela hutsetik abiatzen; izan ere, azken urteotan ikuspegi feminista batetik protokoloak egin dira Aste Nagusian eraso matxistak prebenitzeko eta horiei erantzuteko, neurri handi batean Bilboko Konpartsen lanari esker”.

Alderdi soberanistako zinegotziak gogorarazi duenez, ekainean, EHBilduren ekimenez, Bilboko Udalbatzak zuzenketa transakzionatu bat onartu zuen Bilboko jai inguruetan indarkeria matxistaren prebentziorako ekintzak sustatzeko, jai, ostalaritza eta mugimendu feministaren batzordeekin lankidetzan.

“Hiru urteren ondoren, denok dugu Aste Nagusia iristeko gogo handia. Eta pertsona guztiok gozatu nahi dugu, salbuespenik gabe. Jai-guneak inklusiboak, anitzak eta seguruak izan behar dira”.