EH Bildu udal taldeak Asier Lopez Espazio Publikoko zuzendariaren agerraldia eskatu du Marzanako kaian ostalaritza lokaletan terrazak jartzeko baimenen inguruan egindako gestioak argitzeko. Eskaera horren ondorioz, Sailaren agerraldia datorren asteartean, azaroaren 18an, izango da, 12:00etan.
Karlos Renedo EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez, espazio publikoko zuzendaritzatik herritarrei, ostalariei eta oposizioko taldeei emandako informazio batzuk "ez datoz bat Kostaseko txostenekin".
"Gardentasun faltak eta kontraesanek zalantza asko sortzen dizkigute espazio publikoko zuzendaritzak baimen horiek emateko orduan egindako kudeaketari dagokionez, eta uste dugu beharrezkoa dela horiek argitzea, pertsona asko izan baitira baimen horiek kaltetu dituztenak", adierazi du. Sailari egungo egoerari buruzko informazioa ere eskatuko diotela gaineratu du.