AKTUALITATEA


| 2022-05-04 12:02:00

EH Bilduren udal taldeak Bozeramaileen Batzordearen bilera eskatu du, Ertzaintzak Bilboko hainbat hilketaren inguruan abiatutako ikerketaren harira. Jone Goirizelaia EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, “beharrezkoa da lehen eskuko informazioa izatea bilbotar guztiei eta bereziki LGTBI komunitateari kezka handia eragiten ari zaien kasuari buruz”.

Goirizelaiak adierazi duenez, informazioa partekatzeaz gain, Bozeramaileen Batzordean baloratu beharko da, halaber, Bilboko Udalak kasu horri buruzko adierazpena egitea eta elkartasuna adieraztea biktimen familia eta gertukoei, bai eta LGTBI kolektiboari ere.

Halaber, iragarri du EH Bilduk proposatuko duela Udalak behar den laguntza eta aholkularitza guztia eskaintzea biktimen familiei. Ildo honetan, Goirizelaiak elkartasuna eta babesa adierazi die biktimen familia zein lagunei.

“E28 Bizkaiko Koordinadora kezkatuta agertu da eta erakundeen isiltasunaren aurrean atsekabea agertu du, eta mobilizazioak deitu ditu maiatzaren 17rako, LGTBIfobiaren aurkako egunerako, adierazi du. Goirizelaiak babes osoa eman dio kolektiboari eta EH Bilduk mobilizazioetan parte hartuko duela iragarri du.