AKTUALITATEA


| 2025-11-12 15:08:00

Karlos Renedo EH Bilduko zinegotziak Bilbobusen kudeaketa zuzenaren aldeko apustua egin du gaur, "zerbitzuaren kalitatea eta kontrol publikoa bermatzeko eta trantsizio ekologikoaren erronkei aurre egin ahal izateko", alegia. 

Renedok Nora Abete Mugikortasun zinegotziaren agerraldian egin ditu adierazpenok, Bilbobuseko hiri-garraio publikoaren kudeaketa moduei buruzko egindako azterlana aurkezteko. Azterlan hori EH Bilduk, Bilbobuseko langileen grebaren testuinguruan, Osoko Bilkurari aurkeztutako proposamen baten harira egin da. 

EH Bilduko zinegotziak adierazi duenez, azterlanaren azterketa sakon bat egitearen zain,  gaur emandako azalpenek agerian uzten dute "dimentsio juridiko eta ekonomikoak kontuan hartu badira ere, ez hainbeste zerbitzuaren kalitatearekin edo kontrolarekin lotutakoak".

"Zuzeneko kudeaketa batek zerbitzuaren kontrola, gastuak eta kudeaketaren gardentasuna ahalbidetzen ditu, bai lineetan, bai lan arloan, eta horrek, zalantzarik gabe, zerbitzuaren kalitate hobea dakar", adierazi du. Ildo horretan, gogorarazi duenez, bai Gasteizen bai Donostian udal autobus zerbitzua zuzenean kudeatzen dela, baita tranbia eta funikularra ere Bilbon. Hain zuzen ere, metroaren 30. urteurrena betetzen denean eta haren eraginkortasuna aitortzen denean, kudeaketa publikoa dela gaineratu du. 

Era berean, Renedo adierazi du "esperientziak erakutsi duela aurreko kontratuek porrot egin dutela (Veolia eta Alsa)" eta horrek "eredua egokiena ez dela pentsarazi beharko liguke, gainera epe luzerako kontratuak direnean". 

Bestalde, gogora ekarri du Bilboko Udalean enplegua sortzeko plan estrategikoa 2000. urtetik dagoela indarrean, eta 30. artikuluan,  honako hau esaten duela: "Zerbitzu publikoen aldeko apustu garbia egiten da, zuzeneko kudeaketaren aldekoa eta zerbitzu horien kalitatea hobetzearen aldekoa. Azpikontratatutako zerbitzuak aztertuko dira, egungo egoeran jarraitzea komeni den zehazteko. Era berean, beste edozein kudeaketa mota pribatizatu edo aldatu aurretik, planaren jarraipen-batzordeak zehatz-mehatz aztertuko du egokia den ala ez". 

"Europan joera orokorra zerbitzuak publiko egitea da, Bilbobusekin egiteko aukera dugu, baina horretarako determinazioa eta borondate politikoa behar dira", nabarmendu du.