AKTUALITATEA


| 2023-02-15 13:16:00

Jone Goirizelaiak, EH Bildu Bilboko udal taldeko bozeramaleak, adierazi duenez, “alderdiko interesen gainetik, Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren barne aho batez onartutako akordioa bete eta Kale Nagusiko lehenengo zatia, Plaza Biribila eta Urkijo artekoa, oinezkoentzat bihurtu behar da”.

Goirizelaiak gogoratu duenez, 2018. urtean hartutako akordioa da eta, “bost urte igarota, oraindik udal gobernuak ez du bete”. “Hiri jasangarri baten aldeko apustua da, oinezkoari lehentasuna ematen diona, baina argi dago beste interes batzuk lehenesten dituztela”, adierazi du.

EH Bilduren apustua, Goirizelaiaren esanetan,  “Bilbo hiritarrentzako hiria izatea da, mugikortasun jasangarria sustatzea, oinezkoari lehentasuna emanez eta bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera bultzatuz”. “Gaur komunikabideek iragarri dutenez, Kale Nagusiko lehen zatia da ez ibilgailuentzat moztuko, alkateak horrela erabakita. Erabaki hori gure mugikortasun ereduan atzera pauso bat da“, kritikatu du.