AKTUALITATEA


| 2019-06-22 14:44:00

Berangoko EAJ-k bidegabekeriari eusten dio. Herriak Uribe Kostako mankomunitatean hiru eserleku izateko eskubidea du, eta EAJ-k hirurak hartuko ditu; halaxe esan zigun osteguneko bileran udaleko gainerako alderdiei. Bere proposamena datorren astearteko udalbatzan bozkatuko da, eta gehiengo osoa duenez, aurrera aterako ere.

Anabel Landaren zerrendak botoen % 42 lortu zuen udal hauteskundeetan, baina mankomunitateko eserlekuen % 100 izango du. Mankomunitatearen kudeaketak argi-ilun asko izaten ditu (Landa andrea presidentea da). Izan ere, EAJ-k bertan botere handiegia du. Pasa den legealdian, Berangon boterea sustatzeko, EAJ-k mankomunitateko eserleku bat oparitu zion Alderdi Popularrari (zinegotzi bakarra udalean, Euskal Herria Bilduk 4). Egun, gehiengo osoa izanda, ez du zertan ‘oparitu’.

 

Mankomuniteak era honetan funtzionatzen du

 

berango@ehbildu.eus